Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Hilerriaren araudiaren moldaketa onartzeko prozedura hasiko da astelehenean, kontsulta publikoa zabalduz

Hilerriaren araudiaren moldaketa onartzeko prozedura hasiko da astelehenean, kontsulta publikoa zabalduz

Datorren astelehenean, 2018ko irailak 17, udal hilerriaren araudiaren moldaketa onartzeko prozedurari hasiera emango zaio. 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluak, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak prestatzeko prozeduran parte hartzea ezartzeari buruzkoak dioen bezala.

2018ko irailaren 11ko Alkatetzaren Probindentziak dioen bezala. 

Honen bidez, jakinarazten da Hilerria arautzen duen araudiaren aldaketa onesteko espedientea hasi dela; horretarako, Aldaketa prestatu baino lehen, KONTSULTA PUBLIKOA bideratuko da webatariaren bitartez (www.sopelaudala.org). Bertan jasoko da zer IRITZI duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako gaien inguruan: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den, arauen helburuak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ezerregulatzaileak.

2018tik irailaren 17tik (astelehena) 2018ko urriaren 5era (ostirala), (egun biak barne), izango da kontsulta publikoa. Aldi horretan, horrela nahi duten subjetuek eta erakunderik ordezkagarrienek udalari beren iritzia eman ahal izango diote aurreko paragrafoan aipaturikoaren inguruan.

Udalaren bulegoetan eta bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira proposamenak/iritziak, baita 39/2015 Legeak adierazitako gainerako bitartekoz ere.

Beharrezkotzat joez gero, prozeduraren gaineko kontsultak/argibideak egin daitezke udal bulegoetan edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan. Prozesuan parte hartzeko animatzen da.

Espediente hastea: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/20-araudia-normativa/22-arauak-reglamento

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia