Sopelako Udalak animalien adopzioa bultzatuko du beste behin

 

Sopelako Udalak bizilagunak animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak adoptatzera animatzen ditu. Gaur egun instalazioetan zortzi txakur eta hiru katu daude, horietako batzuk zentroan bertan jaiotakoak eta beste batzuk, aldiz, Sopelako kaleetan agertu eta identifikatu izan ez diren animaliak dira.

Zentzu horretan, eta adoptatzeko asmoa duten sopeloztarrek, animali horiek, aurrez-aurre ezagutzeko eta egokiena aukeratzeko helburuarekin, maiatzaren 30 eta 31n (10:00-14:00) eta ekainaren 1ean (16:00-20:00), 11 animaliek Udaletxeko plaza bisitatuko dute.

Nabarmentzekoa da ere, animali hauek adoptatu nahi dituzten pertsonek zentroaren instalazioak bisitatu dezaketela. Bertan, langileek animali bakoitzaren ezaugarriak eta adoptatzerakoan jarraitu beharreko pausuak eta bete beharreko legeak azalduko dizkiete. Iurretan (Amatza auzoa, 5) dagoen zentroaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Azkenik, gogorarazi beharra dago, txakur edo katu bat kalean aurkitzekotan, udaltzainei (944 06 55 11) deitu behar zaiela, Sopelako Udalak animaliak identifikatu eta jabea aurkitzeko zerbitzua baitauka erabilgarri.

Informazio gehiago: http://www.zaunk.com/adopcion/fichas