Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak ostalaritza sektorea sustatuko du “Sopela Conecta” ekimenaren bitartez

Udalak ostalaritza sektorea sustatuko du “Sopela Conecta” ekimenaren bitartez

 

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako Sailaren bitartez, “Sopela Conecta” jarri du martxan, geolokalizaziora, sarean posizionamendua hobetzera eta ostalaritza sektorearen sustapenera bideratutako ekimen pilotua.

Googlek okasiorako sortutako Google Business-en tresnaren bidez, kanpaina tour birtualen bitartez garatzen da. Hauei esker, edozein pertsonak, munduko edozein lekutik bere ordenagailutik edota gailu mugikorretik atxikitako establezimenduak bisitatzeko aukera izango du.

Teresa Fernández, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako zinegotziaren esanetan “kanpaina honekin, euren negozioa sustatzeko erreminta berritzaile eta erabilgarria jartzen dugu ostalarien esku, modu pilotu edo doakoan”.

Taberna, jatetxe eta hotelen artean, hasteko, hogei establezimendu sopeloztar izango dira ekimenean parte hartuko dutenak.

Programa bi fasetan antolatuko da:

  • Dendaren diagnostikoaren gauzatzea, sarean duen posizionamendu eta inguru digitalean duen bistaratzea kontuan hartuta
  • Googlek baimendutako profesional talde tekniko batek saltoki guztiak bisitatuko ditu irudiak eta bideoak eskuratzeko, zeintzuek establezimenduan zehar 360º tour birtual bat gauzatzeko aukera emango duten.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia