Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Iturrieta parkea berrituko du martxoan

Sopelako Udalak Iturrieta parkea berrituko du martxoan

  • Udal sopeloztarrak 120.000 euro (BEZ barne) inguru gorde ditu “Balea” izenaz ezagutzen den parkea berritzeko eta parkeko jolas berrien instalazio lanetarako.
  • Egun dagoen umeentzako jolasen azalerari osagarri zaion gunea da. Gutxi gorabehera bi hilabeteko iraupena izango duten hobetze lan hauen ondorioz jolasen azalera 300 metro karratutan handituko da  
  • Jolas berriak jartzeaz gain, berritze lanei esker tirolina bikoitz bat eta kirol ekipamendu berriak instalatuko dira, Stret workout bat,  futboleko zelai txiki bat eta saskibaloiko bi saski besteak beste. 

Iturrietako parkea, “Balea”ko parkea bezala ezagunagoa, azkenengo 6 hilabeteetan Sopelako Udalak umeentzako berrituko duen laugarren parkea izango da. Iazko urrian Artazakoa bukatu eta Gernikakoa eta Errekaganekoa abian jarri ondoren, jolas berrien birgaitze eta instalazio lan hauek martxoan hastea aurreikusten da, 2 hilabeteko egikaritze-epearekin. Jolasen horniketa eta instalazioa adjudikaziora atera da 126.000 eurotan (BEZ barne) eta hemendik gutxira proiektuaren adjudikazioa burutuko da. Datorren asteetan lanez arduratuko den enpresa eta lanen zenbatekoa ezagutuko dira.

Aipatu behar, EAJ-PNV eta PSE alderdiez osatutako Gobernu taldeak diseinatu eta egokitutako berritze bat dela, DB-TU alderdiaren ekarpenak jasoz, umeentzako parkeak guztiz eraberritzeko alde bien artean lortutako akordioaren esparruan. Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan “Udala azkenengo hilabetetan ahalegin handia egiten ari da udalerriko jolas gune desberdinen berritze lanak abian jartzeko”. Dena den, zinegotzi jeltzaleak “Aisia eta jolas guneak hornitzea Udala legealdi hasieratik lanean ari den lerroetariko bat da, Sopelako herritar guztiek parke berri, irisgarri, egokitu eta integratuago batzuez gozatu ahal izateko”.

Zortzi jolas gehiago, zoladura berri seguruago bat eta jolaserako 300 metro karratu gehiago

Iturrietako parkeko laugarren jarduketa honekin, Sopelako Udalak udalerrian txikienentzat dauden gune guztiak hobetzea bilatzen duen instalazio eta jolasak berritzeko planari jarraipena ematen dio.

Gauzatuko diren lan zehatzei dagokienez, hiru gune berri sortzea aukeratu da, parkean egungo jolasen azalera osatuko duen, aisia eta jolaserako 300 metro karratu inguru gehiagoko eremua eraikiz.

Gune berri hauek umeentzako jolasak eta kirol ekipamenduak izango dituzte etxeko txikienentzat zein adin handiagokoentzat, herritarren eskaerei erantzuna emanez.

Gune berrietako baten, 300 metro karratuko segurtasuneko zoladura bat jarriko da non umeentzako 5 jolas berri ipiniko diren:

  • Jolas anitzeko egitura bat: hiru txirrista, hainbat sarbide, tutuzko pasabide bat, eskailera bat, bi errokodromo, OHE (objektu hegalari ezezagun) eta espazio-ontzi itxura desberdinetako bost plataforma eta panel izango ditu.
  • Piramide jolas bat: soka armatuzko sarez osatua.
  • Etxola bat: etxetxoetara jolasteko, eskalatzeko jolas bat eta banku txiki bat izango ditu.
  • Malguki bat: 5 erabiltzailerentzako jolasa (ibilgailu mota)
  • Karrusel bat: gehienez 6 umerentzako edukierarekin.

Bigarren gune baten, tirolina bikoitz bat ezarriko da, 40 metroko luzerakoa, 7 eta 14 urte bitarteko umeei bideratutakoa.

Hirugarren eta azken guneak, errokodromoa eta frontoia osatuz, hurrengo instalazioak izango ditu:

  • Street workout bat: ariketak egiteko balio duten metalezko barren bidez elkar lotutako 9 zutoinez osatua. Kulunkatzeko eraztunak eta eskalatzeko igoera horizontal bat izango ditu.
  • Futbol zelai txiki bat: 17 metro luzeran eta 9 metro zabaleran izango ditu. 4 4ren kontra futbolean jolasteko bi ateko gunea izango da.
  • Saskibaloiko bi saski: bata txikienentzat eta bestea handiagoenentzat, biak kanporako bereziki diseinatuak.

Gernika eta Errekaganen instalatzen ari diren jolasak

Besteak beste, Errekaganen kulunka misto bat, hiru torreko jolas anitz bat eta baporezko lokomotora eta dagokion bagoia jarriko dira. Gainera, berritze lanek segurtasuneko zoladura berri bat jartzea ere kontutan hartzen dute. 144 metro karraturaino handituko den zoladura honen inguruan 2 eta 6 urte bitarteko umeen bizikleta eta motorrentzako diseinaturiko Slurry moduko jolas zirkuitu bat ipiniko da. Zirkuitu honek zentzu bietako lerroak marraztuta izango ditu gorriz eta zuriz.

Gernikan, jolas gunea 180 metro karratu ingurura iritsi arte handituko da. Hobetze lan hauen ondorioz, herritarrek jolas gune askoz zabalago bat izango dute, kulunka berri bi (kulunka habia + kulunka arrunta bi eserlekurekin), hegazkin txiki bat, helikoptero bat eta hodeien gune batekin.

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia