2017an Sopelako turismo bulegoek markak hautsi dituzte 21.600 bisita baino gehiagorekin

Turismoa gorantz ari da eta markak hautsi ditu Sopelan. Horrela uzten dute agerian, hain zuzen ere, 2017an erregistratutako bisitari datuek. Lehenengo aldiz, udalerriko turismo bulegoek 21.500 bisitak gainditu dituzte eta guztira 21.653 zenbatu dira. Bisitari kopuru handiena, udan kontabilizatu da. Izan ere, ekaina, uztaila eta abuztuan zehar, guztira 15.365 pertsona pasatu dira bulegoetatik, abuztua jendetsuena izanik (6.620 turista).

Bildutako datuak, ostera, ez dira datu isolatuak, jada errotutako joera baten erakusgarri baizik. 2015ean Sopelako turismoak gorakada handia izan zuen, eta 2014an 14.797 bisitari izatetik, 2015ean 21.403 izatera pasatu zen. Geroztik, azkeneko 3 urteetan batez beste, 20.100 bisitari inguru izan dira Sopelan.

Zentzu honetan, hortaz, gero eta gehiago dira udalerrira gerturatzen diren turistak Sopelak eskaintzen dituen aukera anitzez gozatzera: natura, paisaiak, hondartzak, itsaslabarrak, burdin-hesiaren aztarnak, kultura, gastronomia, kirola, zerbitzuakā€¦