Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2017an Sopelako turismo bulegoek markak hautsi dituzte 21.600 bisita baino gehiagorekin

2017an Sopelako turismo bulegoek markak hautsi dituzte 21.600 bisita baino gehiagorekin

Turismoa gorantz ari da eta markak hautsi ditu Sopelan. Horrela uzten dute agerian, hain zuzen ere, 2017an erregistratutako bisitari datuek. Lehenengo aldiz, udalerriko turismo bulegoek 21.500 bisitak gainditu dituzte eta guztira 21.653 zenbatu dira. Bisitari kopuru handiena, udan kontabilizatu da. Izan ere, ekaina, uztaila eta abuztuan zehar, guztira 15.365 pertsona pasatu dira bulegoetatik, abuztua jendetsuena izanik (6.620 turista).

Bildutako datuak, ostera, ez dira datu isolatuak, jada errotutako joera baten erakusgarri baizik. 2015ean Sopelako turismoak gorakada handia izan zuen, eta 2014an 14.797 bisitari izatetik, 2015ean 21.403 izatera pasatu zen. Geroztik, azkeneko 3 urteetan batez beste, 20.100 bisitari inguru izan dira Sopelan.

Zentzu honetan, hortaz, gero eta gehiago dira udalerrira gerturatzen diren turistak Sopelak eskaintzen dituen aukera anitzez gozatzera: natura, paisaiak, hondartzak, itsaslabarrak, burdin-hesiaren aztarnak, kultura, gastronomia, kirola, zerbitzuak…

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia