Sopelako Udalak bide seinaleak indartuko ditu ikastetxe inguruetan

 

 

Udalerriko ikastetxeak aurkitzen diren guneetako bide segurtasuna hobetzeko xedez, Sopelako Udalak, hurrengo egunetan zehar jarduera desberdinak gauzatuko ditu, baldin eta baldintza meteorologikoek horretarako aukera ematen badute.

Alde batetik, udal sopeloztarrak seinaleztapen bertikalak eta horizontalak hobetuko ditu Zipiriñe ikastetxearen inguruetan gune honetako oinezkoen segurtasuna handitzeko. Seinaleztapena Akilino Arriola, Trokabide eta Etxebarri Zeharbidea kaleen elkargunean eta Akilino Arriola eta Goiene kaleen elkargunean hobetuko da.

Bidegorriaren ingurua, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko igarobidean, Udalak bide seinaleak indartuko dituen beste gune bat izango da, dagoen trafikoa lasaitzeko, bidegorriaren erabiltzaileen eta oinezkoen arriskugarritasuna murrizteko, ibilgailuen abiadura murriztuz. Bi tarte mugatuko dira:

Sopeloztarren segurtasuna Udalaren lehentasun bat da, eta zentzu honetan, ikastetxeetatik hurbil dauden seinaleen hobetze hauek egiten ari gara ikasle, familia eta ikastetxeetako langileen segurtasuna bermatzekoziurtatu du Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak. Alkate jeltzaleak jarduera hauekin, herritarrak ere sentsibilizatu nahi dira, ikastetxeen inguruetatik mugitzen direnean arreta eta kontu handiz  ibili daitezen.

Oinezkoen presentzia sentsorea izango duten argidun 2 zebra-bide jarriko dira Akilino Arriola eta Olabide kaleetan

Oinezkoentzako pasabideak herrietan funtsezko puntuak dira, ingurune hau da oinezkoak eta ibilgailuak elkar aurkitu eta gertakari gehien izaten diren tokia. Hori eta potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen udalerriko oinezkoen pasabide batzuen antzematea dela eta, Sopelako Udalak seinaleztapen eta ikusgaitasuna gehituz harrapatze arriskua murrizteko sistema batez osatutako argidun bi zebra-bide jarriko ditu.

Sistema honekin, oinezko bat bidegurutzera hurbiltzen denean, bertara hurbiltzen diren gidari eta oinezkoei arriskua era esanguratsuagoan ohartarazteko asmoz, oinezkoentzako pasabideko bideko marka horizontalak argitzen dira, argia igortzen duten gailu integratuak dituzten argidun plaken bidez, ondoko seinale bertikalekin batera.

Bide seinaleztapen sistema honek, bideko zoru gainean instalatutako argidun marka batzuk ezartzea dakar (azaleraren arrasean geratuz elementu irtenik gabe), zuri kolorez argiztatua izateko, ingurunearen sentsorizazio bolumetrikoko sistema oso baten instalazio bidez erregulatuko delarik. 

Zentzu honetan sistema hau Akilino Arriola kalean, Nagusien Etxearen aurrean dagoen oinezkoentzako pasabidean eta Olabide Kalean, 12 zenbakitik hurbil, Olabide kale beretik doan eta Lizarre kalerantz zuzentzen den bidegorria duen oinezko pasabidean instalatuko da. Pasabide hauen instalazioa ere hurrengo egunetan zehar burutuko da.

Bide azpiegituretan hobetze gehiago 2018ra begira

Aipatutako seinaleztapena indartzeko eta argidun zebra-bideak jartzeko lanez gain, udal sopeloztarrak 2018an Sopelako bide azpiegiturak hobetzen jarraitzeko neurriak hartzea aurreikusten du.  

Irisgarritasun eta mugikortasunari dagokionez:

Zipiriñe ikastetxearen inguruetako (30. gunea) bide gaineko marrak eta seinaleak indartzeaz gain, bidegorria zabaltzeko lanak jadanik hasi dira Ander Deuna Ikastolara bidean (30. eta 40. Guneak).

Gogorarazi beharra dago, 2018an Olabideko asfaltatzea hobetzeko lanekin batera Olabide Urdulizko Ospitalearekin lotzen duen bidea zabaltzeko lanak ere burutuko direla.