Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak bide seinaleak indartuko ditu ikastetxe inguruetan

Sopelako Udalak bide seinaleak indartuko ditu ikastetxe inguruetan

 

 

  • Seinaleztapen bertikalak eta horizontalak ere hobetuko dira Zipiriñe ikastetxearen eta bidegorriaren inguruetan, Enrique Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko igarobidean.
  • Helburua trafikoa lasaitzea eta ikasle, familia eta ikastetxeetako langileen segurtasuna bermatzea da.
  • Halaber, udalak oinezkoen presentzia sentsorea izango duten argidun 2 zebra-bide jarriko ditu Akilino Arriola eta Olabide kaleetan. 

Udalerriko ikastetxeak aurkitzen diren guneetako bide segurtasuna hobetzeko xedez, Sopelako Udalak, hurrengo egunetan zehar jarduera desberdinak gauzatuko ditu, baldin eta baldintza meteorologikoek horretarako aukera ematen badute.

Alde batetik, udal sopeloztarrak seinaleztapen bertikalak eta horizontalak hobetuko ditu Zipiriñe ikastetxearen inguruetan gune honetako oinezkoen segurtasuna handitzeko. Seinaleztapena Akilino Arriola, Trokabide eta Etxebarri Zeharbidea kaleen elkargunean eta Akilino Arriola eta Goiene kaleen elkargunean hobetuko da.

Bidegorriaren ingurua, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko igarobidean, Udalak bide seinaleak indartuko dituen beste gune bat izango da, dagoen trafikoa lasaitzeko, bidegorriaren erabiltzaileen eta oinezkoen arriskugarritasuna murrizteko, ibilgailuen abiadura murriztuz. Bi tarte mugatuko dira:

  •  Bata 40km/h abiadura muga Enrike Urrutikoetxea kalean, Gatzarriñe kaleko bidegurutzetik Olabide kaleko bidegurutzeraino.
  • Bestea 30Km/h abiadura muga Olabiden, bidetik hurbilen dauden etxebizitzen eremuan.

Sopeloztarren segurtasuna Udalaren lehentasun bat da, eta zentzu honetan, ikastetxeetatik hurbil dauden seinaleen hobetze hauek egiten ari gara ikasle, familia eta ikastetxeetako langileen segurtasuna bermatzekoziurtatu du Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak. Alkate jeltzaleak jarduera hauekin, herritarrak ere sentsibilizatu nahi dira, ikastetxeen inguruetatik mugitzen direnean arreta eta kontu handiz  ibili daitezen.

Oinezkoen presentzia sentsorea izango duten argidun 2 zebra-bide jarriko dira Akilino Arriola eta Olabide kaleetan

Oinezkoentzako pasabideak herrietan funtsezko puntuak dira, ingurune hau da oinezkoak eta ibilgailuak elkar aurkitu eta gertakari gehien izaten diren tokia. Hori eta potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen udalerriko oinezkoen pasabide batzuen antzematea dela eta, Sopelako Udalak seinaleztapen eta ikusgaitasuna gehituz harrapatze arriskua murrizteko sistema batez osatutako argidun bi zebra-bide jarriko ditu.

Sistema honekin, oinezko bat bidegurutzera hurbiltzen denean, bertara hurbiltzen diren gidari eta oinezkoei arriskua era esanguratsuagoan ohartarazteko asmoz, oinezkoentzako pasabideko bideko marka horizontalak argitzen dira, argia igortzen duten gailu integratuak dituzten argidun plaken bidez, ondoko seinale bertikalekin batera.

Bide seinaleztapen sistema honek, bideko zoru gainean instalatutako argidun marka batzuk ezartzea dakar (azaleraren arrasean geratuz elementu irtenik gabe), zuri kolorez argiztatua izateko, ingurunearen sentsorizazio bolumetrikoko sistema oso baten instalazio bidez erregulatuko delarik. 

Zentzu honetan sistema hau Akilino Arriola kalean, Nagusien Etxearen aurrean dagoen oinezkoentzako pasabidean eta Olabide Kalean, 12 zenbakitik hurbil, Olabide kale beretik doan eta Lizarre kalerantz zuzentzen den bidegorria duen oinezko pasabidean instalatuko da. Pasabide hauen instalazioa ere hurrengo egunetan zehar burutuko da.

Bide azpiegituretan hobetze gehiago 2018ra begira

Aipatutako seinaleztapena indartzeko eta argidun zebra-bideak jartzeko lanez gain, udal sopeloztarrak 2018an Sopelako bide azpiegiturak hobetzen jarraitzeko neurriak hartzea aurreikusten du.  

Irisgarritasun eta mugikortasunari dagokionez:

  • Oinezkoentzako pasabideen ikuskaritza orokor bat egingo da, etorkizunean egin beharreko ekintzak jasoz.
  • Udalerriko kargatze eta deskargatzeen egoerari buruzko txosten bat egingo da: aparkamendu desegokiak ekiditeko beharrezko aldaketak…
  • Semaforoen funtzionamenduari buruzko azterketa bat burutuko da, itxarote denborak aldatuz bizkorragoak izan daitezen eta oinezkoen ezinegona ekiditeko: Loroño, Loiola Ander Deuna eta Sabino Arana.

Zipiriñe ikastetxearen inguruetako (30. gunea) bide gaineko marrak eta seinaleak indartzeaz gain, bidegorria zabaltzeko lanak jadanik hasi dira Ander Deuna Ikastolara bidean (30. eta 40. Guneak).

Gogorarazi beharra dago, 2018an Olabideko asfaltatzea hobetzeko lanekin batera Olabide Urdulizko Ospitalearekin lotzen duen bidea zabaltzeko lanak ere burutuko direla.

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia