Irekita Gabonetako kolonietan izena emateko epea

 

Aurten ere, Sopelako Udalak 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako Gabonetako Koloniak jarri ditu martxan. Ekintzak urtarrilaren 2tik 5era egingo dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara Kurtzio Kultur Etxean.

Izena emateko epea abenduaren 27ra arte egongo da irekita eta ekintzetan parte hartu nahi dutenek Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen edota www.sopela.eus web orrialdean inskribatu beharko dira.

Sopelan erroldatuta daudenek, lehentasuna izango dute, eta plaza guztiak betetzen ez badira, ez-erroldatuek izena emateko aukera izango dute. Ordainketak, abenduaren 28 eta 30 artean egin beharko dira.

Prezioak: