Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita Gabonetako kolonietan izena emateko epea

Irekita Gabonetako kolonietan izena emateko epea

 

Aurten ere, Sopelako Udalak 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako Gabonetako Koloniak jarri ditu martxan. Ekintzak urtarrilaren 2tik 5era egingo dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara Kurtzio Kultur Etxean.

Izena emateko epea abenduaren 27ra arte egongo da irekita eta ekintzetan parte hartu nahi dutenek Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen edota www.sopela.eus web orrialdean inskribatu beharko dira.

Sopelan erroldatuta daudenek, lehentasuna izango dute, eta plaza guztiak betetzen ez badira, ez-erroldatuek izena emateko aukera izango dute. Ordainketak, abenduaren 28 eta 30 artean egin beharko dira.

Prezioak:      

  • Erroldatuak:
    • Lehen seme-alaba: 45€
    • Bigarren seme-alaba: 33€
    • Hirugarren seme-alaba eta hurrengoak: 28€
    • DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) jasotzen dutenek: 28€
  • Ez-erroldatuak: 75€

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia