Sopelako Gobernu taldea pozik agertzen da 2017ko aurrekontu akordioan jasotako konpromisoak bete ondoren

2016ko abenduaren amaieran, EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek egungo ekitaldirako garrantzi handikoa izan den aurrekontuen akordioa sinatu zuten. Funtsezko bi zutabetan oinarritutako akordioa, sopeloztarren alde lan egiteko konpromisoa eta desberdinen arean akordiora iristeko konpromisoa

Aipatutako akordioak, proiektu desberdinak eta 2017ko udal kontuetan zehazturiko inbertsio programak garatzea erraztu du, guztira 13,5 milioi euro. Udal kudeaketari egonkortasuna emateko balio izan duen ituna, tokiko ekonomia dinamizatzen eta Sopelako auzokideen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen jarraitzeko.

Hamaika hilabete geroago, Sopelako Gobernu taldea pozik agertzen da lortutako akordioen betetze maila handiagatik. Gontzal Hermosilla Sopelako alkatearen esanetan “une honetan, 2017ko ekitaldia amaitzear dela, adostutako 13 klausulak gauzatuta daude edota egikaritze prozesuan aurkitzen dira. Gure hitza bete dugu, akordioko puntu guztiak martxan dira”. Alkate sopeloztarrak Gobernu talde honen kudeaketak ezaugarri dituen seriotasun, leialtasun eta konpromiso eta erantzukizun instituzionala azpimarratu ditu.

Halaber nabarmentzekoa da udal gobernua hasia dela Udaleko talde politiko guztiekin hizketan, Gobernu taldeak (EAJ-PNV eta PSE-EE) 2018rako egin duen aurrekontuen proiektua “hobetu” dezaketen proposamen berriak sartzeko.

Zentzu honetan, Hermosillak talde politiko desberdinei elkarrizketa eraikitzailea sustatzea eskatu die ekarpen berriekin kontuak aberastu eta zehaztu ahal izateko. “Sopela guztion artean egiten dugu, baterako proiektu bat da eta ideia horrekin eta jarrera ireki batekin datorren urterako aurrekontuak adostu nahi ditugu” adierazi du alkateak.