Gabonetako zuhaitzak Sopelako komertzioetan

 

Badatoz Gabonak! Eta Sopela apaintzeko xedez, eta egun berezi hauetan tokiko merkataritza dinamizatzeko, Udalak udalerriko merkatarien artean gure kaleak apaindu eta argituko dituzten dozenaka zuhaitz banatuko ditu. Zuhaitzen adarrak, tradizionalki Gabonekin lotutako balore segida batek osaturik egongo dira, besteak beste, adiskidetasuna, solidaritatea, zorion-agurrak, opariak, maitasuna... Sustapen Ekonomikoa eta Merkataritza Saileko aduradunen esanetan "argiztapena indartzearen alde egin dugu saltokiei kanporako gabonetako zuhaitz bat oparituz. Berea jaso ez duen komertzio oro, Udaletxera hurbildu daiteke jasotzera".

Aipatzekoa, gainera, abenduaren 1ean, gabonetako argien piztea egingo dela. Dudarik gabe, Sopelatik ibiltzea plazer handia izango da.