Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Gobernu taldearen aurrekontuek heziketa integralaren alde egiten dute

Sopelako Gobernu taldearen aurrekontuek heziketa integralaren alde egiten dute

 

  • Udal gobernuak gaur arratsaldean entregatu die Udaleko gainerako alderdi politikoei Ogasun Batzordean 2018ko aurrekontu proiektua. Guztira, 16,3 milioi euro, azkenengo ekitaldikoak baino 2.858.358 euro gehiago.
  • Berritasun nagusien artean, nabarmentzekoa, 2.000.000 euro bideratuko direla institutu berri bat eraikitzeko beharrezkoa den lur saila egokitzeko. Halaber lorezaintza eta garbiketa zerbitzuak indartuko dira, inbertsioa %30ean handituz. Enpleguaren sustapenera bideratutako partidak ere %7 igoko dira eta %15 prozesu parte hartzaileetara bideratutakoak.

Sopelako eko Gobernu Taldeak gaur arratsaldean dagokion batzordean aurkeztu du datorren 2018 ekitaldirako aurrekontuen proposamena. Sopeloztarrei kalitatezko zerbitzuak eta ongizate handiagoa eskaintzeko zehazki diseinatutako aurrekontu garden eta errealistak dira.

Udal sopeloztarrak proposatzen duen aurrekontu proiektua 16.358.358 eurokoa da, eta azkenengo ekitaldiarekiko 2.858.358 euroko igoera suposatzen du. Udalak, Udalkutxatik jasotzen duen ekarpenari dagokionez, aurtengo sarrerak 8.127.310 eurokoak izango dira, aurrelikidazioan aurreikusiak, eta 2018rako aurreikuspenak 8.407.860 eurokoak dira.

Aurrekontu proiektuaren ildo nagusienak  

Lehenengo eta behin, nabarmentzekoa da, 2.000.000 euro bideratuko direla institutu berri bat eraikitzeko beharrezkoa den lur saila egokitzeko, Iberre eskola moduan erabiltzeko liberatu eta honela Sopelan eskola bi egoteko eskaerei erantzuna emanez. Honela, Sopelak sopeloztar guztiei kalitatezko heziketa zerbitzuak eskaintzeko beharrezko ekipamenduak izango ditu. Proiektu hau Iberreko Eskola Kontseiluarekin iritsitako akordioarekin aurkezten da. Honez gain, jadanik Hezkuntza Sailari jakinarazteko laster egingo den bilera finkatu da. 

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan “gobernu taldea Sopelako eskolen egungo egoeraz kezkatuta dago. Ez zaigu gustatzen gure umeek espazio zailtasunak izatea eta horregatik, egoera honentzat alderdi guztiak pozik uzteko konponbide bat proposatu genuen. Aurrekontuan 2.000.000 euro hornitu ditugu Eusko Jaurlaritzaren esku jartzeko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa hartuko dituen institutu berri bat eraikitzeko beharrezkoak den lur saila”.

Herritarren eskaerak kontuan hartuz, bigarren ildo nagusi bezala, lorezaintza eta garbiketa gastua nabarmenki handitzen da. 350.000 eruoko gastua proposatzen da bideen garbiketarako eta beste 350.000 euro lorezaintzarako. Honek egungo gastuarekiko %30eko igoera suposatzen du, guztira 160.000 euroko igoera. Udalak, honela, gune hoien hobetzea bilatzen du herritarren gozamen eta bizi kalitaterako.

Hirugarrenez, gobernu talde honek Sopelako pertsonen eta garapen orekatuaren alde egiten jarraitzen du. Honela bada, eta azkenengo bi urteetan bezala, aurrekontuan %7an  igoko ditu enplegura zuzendutako partidak. Halaber, gastu zehatz batzuk proposatzen dira herriko espaloi eta bideak konpontzeko, Ripa eta Lizarreko guneetako ur-sareak hobetuz gainera.

Azkenengo bi urteotan milioi bat euro baino gehiago inbertitu dira energi elektrikoko sarera. 2018ari begira %58ko igoera aurreikusten da mantentze lanetarako eta prebentziozko jarduteetarako guztira 196.000 euro inbertituz. 

Running pista berriaren eraikitzea eta udala eta Sopeloztarren arteko norabide bikoitzeko komunikazioa hobetzeko app berria abian jartzeak hauteskunde-programaren betetze maila % 80ra hubilduko du. 

2017ko aurrekontu parte hartzaileen arrakastaren ondoren, udalak berriz ere herritarrak Sopelaren hobekuntzan parte egin nahi ditu eta helburu horretara bideratutako partida %15ean handitzen du. Hortaz, aurrekontu parte hartzaileak 2018an 115.000 euro izango dituzte.

Azkenik, aurrekontu beretik haratago, eta sortutako aurrezkietara joz, zerbitzuen kalitatea, aisia eta kirola hobetzeko beste proiektu batzuk proposatzen dira. Nabarmentzekoak, besteak beste, umeentzako Jauregizar eta Urgitxetako jolas guneen eraberritzeak 750.000 euroko inbertsio estimatuarekin eta 900.000 euro Urko kiroldegiko kirol gunea konpontzeko.

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia