Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskuinaldeko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egin nahi dituzu?

Eskuinaldeko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egin nahi dituzu?

Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko udalerriek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Gaztedi Uribe Kosta izeneko lankidetza hitzarmena izenpetu dugu, besteak beste, Uribe Kostako udalerrietako gazteen artean besteren konturako enplegua sustatzea helburuarekin.

Horretarako, lanekoak ez diren praktikak burutu ahal izateko 4 hilabeteko iraupena duten 10 beka eskainiko dira aipatutakoa udalerrietako gazteek lan arloan esperientzia lortu dezaten, gerora horien merkaturatzea errazteko helburuarekin.

 Hartzaileen profilari dagokionez, 18 eta 25 urte bitarteko gazteak izan behar dira, arestian aipatutako udalerrietako batean erroldatuta egotea, eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea. Lan profilari dagokionez, Lanbide Heziketako (Erdi edo Goi mailako) tituluduna edo unibertsitate tituluduna izatea. Azkenik, jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan esperientziarik ezin du eduki.

 Programa honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, eta informazio zehatzagoa jaso nahi izatekotan:

BEHARGINTZA LEIOA
Mendibil kalea, 3. 48940 Leioa (Bizkaia)
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. // Tel.: 94 400 41 95

ATERPE LEIOA GAZTEGUNEA
Aldapabarrena, 2 48940 Leioa (Bizkaia)
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. // 94 405 58 50

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia