Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako jolas parkeen eraberritzea: Artaza bukatuta, Gernika martxan

Sopelako jolas parkeen eraberritzea: Artaza bukatuta, Gernika martxan

- Azaroan abiaraziko dira Gernikako parkeko berriztatze lanak. Udalak 55.000 euroko inbertsioa egin du eta obrak 2 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Sopelako Udalak aurrera jarraitzen du herriko jolas parkeen “Renove” planarekin. Artazako jolas gunea izan da lehena eraberritzen, urriaren erdialdean bukatu ziren lanak. Gauzak horrela, familiek jolaserako espazio berri batez gozatzeko aukera dute, non igotzeko sare bat, bi bi kulunka eta gaztelu berri bat instalatu diren. Honez gain, zorua kautxuzko beste zoru berri batengatik ordezkatu da txikienen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Gontzal Hermosilla, Sopelako Alkatearen esanetan, “umeentzako parke desberdinen egokitzapen eta hobetze lan integralen proiektuak aurrera darrai eta lan desberdinek erritmo egokia hartu dute. Obrak sekuentzialki ari gara egiten, beti ere udalerriko umeei gune seguruago eta adeitsuagoak eskaintzeko helburuarekin”.

Gobernu taldearen esanetan, hilabete asko daramatzate parke desberdinen hobetze plana lantzen eta adosten. Orain dela urtebete, 2016ko urrian, udalak 150 inkesta baino gehiago egin zituen udalerriko zenbait parkeetako erabiltzaileen beharrak eta erabilera patroiak biltzen zituen txostena lantzeko helburuarekin. Diagnostikoak, Sopelako auzokideen eskaerak jaso eta hauei erantzuteaz gain, egun martxan jarri diren jarduerak baloratzeko baliagarria izan da.

Hurrengoa, Gernika

Sopelako Udalak berehala eraberrituko duen hurrengo parkea Gernikakoa izango da. Egingo diren lanei dagokionez, besteak beste, jolas gunea zabaldu egingo da, ia 180 metro karratuetara arte iritsiz. Obrak azaroaren erdian edo bukaeran hasiko direla aurreikusten da eta iraupena 2 hilabetekoa izango da. Guztira udalak 55.000 euro bideratuko ditu lanak burutzeko. Hobekuntza hauei esker, sopeloztarrek jolas gune zabalago batez disfrutatzeko aukera izango dute. Bi kulunka berri (bat normala bi jesarlekurekin eta bestea zesta batekin), abioneta bat, helikoptero bat eta hodei-gune bat instalatuko dira besteak beste. 

Naiara Ibarzabal, udalerriko jolas parkeen eraberritze proiektu integralaren zinegotzi arduradunaren esanetan, “auzoak eta auzotarrak ezinbesteko agenteak dira herriaren  egunerokotasunean eta auzoetako bizitza indarberritzeko, auzo biziagoak izateko, azpiegitura egokiez hornitu behar ditugu, sopeloztar guztien bizikidetzarako espazioak eraikiz”.

Azpimarratu beharra dago ere, Sopelako Udalak jada martxan jarri duela Errekagane, Balea, Lizarre edota Sopelmarreko haur parkeak eraberritzeko bigarren fasea. Gutxi gora behera, 170.000 euroko inbertsioa egingo du udalak hobekuntza lan hauekin. Halaber, posible den heinean, udalak 2018an zehar beste bi parke estaltzeko proiektuekin hastea aurreikusten du, bata Larrabasterran eta bigarren bat herriaren erdigunean. 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia