Hondartzetako TAO sistema erosoagoa eta eraginkorragoa izango da aurten

Ekainaren 1ean TAO sistema hasiko da Sopelako hondartza inguruetan (Barinatxe eta Arriatera-Atxabiribil). Aurten, TAO sistemak hainbat ezaugarri berri izango ditu, Udalak sistema berria jarriko baitu abian, auzokide eta bisitarientzat erosoagoa eta eraginkorragoa izango delakoan.

Sopelako auzokideei dagokionez, sopeloztarrek ez dute TAOren pegatina kotxeetan jartzeko beharrik izango. TAOren sistema modu informatikoan egingo da aurten lehen aldiz: ibilgailuen zerga ordaintzen dutenak artxibo batean gordeta agertuko dira, euren matrikularekin. TAO-ko langileak ibilgailuen matrikula begiratuko du eta jakin ahal izango du auto horrek zerga ordaindu duen, eta beraz, aparkatzeagatik ordaindu behar duen ala ez.

Beraz, sistema erosoagoa izango da sopeloztarrentzat, auzokideek ez dutelako inolako izapiderik egin behar TAO ez ordaintzeko. Sistema berriari esker, gainera, Udalak 5000 euro aurreztuko ditu, lehen TAOren pegatinak inprimitu, banatu e.a. egin behar zirelako.

Sistema berriak izango duen beste abantaila bat honakoa izango da: sistema informatiko berriagaz iruzurra egitea zailagoa izango da (lehen txartelarekin errezagoa baitzen txartela faltsutzea).

Era berean, Sopelara etortzen diren bisitariek ere OTA ordaintzerakoan ez dute txartela kotxean jartzeko beharrik izango. Makinan euren matrikularen zenbakia jarri beharko dute edo euren sakelako telefonoaren bidez aplikazio baten bitartez ordainketa egin.

Aurten TAO sistemak 1314 leku izango ditu Sopelan, Inkesta Baso kalea TAO gunera gehitu ostean. Ordutegia honakoa izango da: 10:00etatik 20:00ak arte, eta zenbatekoak honakoak dira:

0:30

0,30

1:00

0,60

1:30

0,90

2:00

1,20

2:30

1,50

3:00

2,00

3:30

2,50

4:00

3,20

10 ordura arte:

5,00