Udaltzainek identifikazio zenbakia eramango dute uniformeetan

Herritarrek Sopelako udaltzainak identifikatzeko erraztasun gehiago izango dituzte aurrerantzean. Izan ere, udaltzainek euren profesional-zenbakia soinean eramaten hasi dira.

Sopelako Udala - Udaltzaingoa

Uniforme guztietan eramango dute.
Aipatutako neurria abuztu hasieran hasi zen martxan, eta dagoeneko Sopelako udaltzain guztiek euren identifikazio-zenbakia eramaten dute uniformeetan.

Identifikazio zenbakia uniformearen goiko aldean dago, ezkerreko aldean, Sopelako Udalaren harmarriaren azpian, eta guztiz agerikoa da. Udaltzainek euren uniforme guztietan eraman beharko dute identifikazio zenbakia.

Udalak sustatutako ekimen honen bidez, herritarrek udaltzainen identikazio-zenbakia ezagutzeko erraztasunak izango dituzte; zenbakia begi bistan egongo denez, herritarrek ez diote udaltzainari euren identifikazio-zenbakia erakusteko zertan eskatu, zuzenean ikusiko dutelako.

Gainera, Sopelako udaltzainek euren identifikazio-zenbakia eta argazkia duen txartela eraman beharko dute soinean, eta edozein herritarrek eskubidea izango du txartel hori udaltzainari eskatzeko eta txartela ikusteko.

Sopelako Udalak hainbat ekimen jarri ditu abian Udaltzaingoa herritarrengana hurbiltzeko asmoz; azken erabaki hau, esaterako, norabide horretan doa. Sopelako kaleetan udaltzainen presentzia ere indartu nahi izan du Udalak, eta ez bakarrik Sopelako erdigunean, auzoetan ere euren presentzia areagotuko da. Autoz egiteaz gain, udaltzainek oinez ere zeharkatuko dituzte kaleak.