Olatuek sortutako kalteak 83.000 euro baino gehiagokoak izan dira

Azken astean euskal kostaldeak pairatu duen denboraleak eta olatu altuek kalte handiak sortu dituzte herri askoan. Sopelan ere kalte garrantzitsuak sortu dituzte. Udaleko zerbitzu teknikoak txosten bat egin du kalteak zenbatuz, eta horren arabera, kalteak 83.000 euro baino gehiagokoak izan dira. Aipatu txostena Kostetara eta Bizkaiko Foru Aldundira bidali da, erakunde bien eskumena baita kalteei aurre egitea.

Olatuek kalteak sortu dituzte Arriatera hondartzako lokaletan (sarreran dauden ateak aldatu beharko dira, aluminiozko leihoak e.a.), sorosleen lokala (pertsiana, eta eta leihoak), Arriaterako pasealekuko barandilla guztiak aldatu, Atxabirileko hondartzako eskaileretako barandilla aldatu, eskilarak konpondu, harresia konpondu, porlana e.a. Gainera, Barinatxe hondartzan zehar hiru metroko zuloa sortu du.

Kalteen argazkiak ikusteko egin klik hemen: http://www.flickr.com/photos/101319480@N07/sets/72157640583146743/