Sopelako Udala - Merkatari bat aizto batekin beldurtu zuen lapurreta baten ustezko egilea ikertu dute

Merkatari bat aizto batekin beldurtu zuen lapurreta baten ustezko egilea ikertu dute

Sopelako udaltzainek 27 urteko Sopelako bizilagun bat aurkeztu dute epaitegian, ikertu gisa, otsailaren 6an, igande arratsaldean, aizto handi baten bidez larderiaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egile gisa.

Gertakariak 17:45 aldera jazo ziren. Gizon bat Sopelako lokal batean sartu zen eta laban handi bat eskuan zuela, establezimenduko jabeari mehatxu egin zion, bildutako dirua emateko eskatuz, kalte larria egiteko mehatxupean. Kutxa erregistratzailean zegoen diru apurra eskuratutakoan, oinez egin zuen ihes.

Sopelako udaltzainak lokalera joan ziren jabeak ohartarazita eta adierazpenak jaso zituzten. Ikerketa egokiak abiarazi zituzten, lapurreta bortitzaren egilea nor zen jakiteko, establezimenduko bideo-zaintzako kamerak grabatu baitzuen.

Grabazioak eta inguruko lokaletako beste grabazio batzuk aztertu ondoren, agenteek, inolako zalantzarik gabe, ustezko egilearen nortasuna zehaztu ahal izan zuten. Polizia-etxean zitazioa egin ondoren, ikertutako pertsona zela jakinarazi zioten, larderiaz egindako lapurreta-delitu bat egin zuelako. Aurrekariak ditu beste delitu batzuengatik eta horietako batzuk indarkeriazkoak dira.

Dagokion polizia-atestatua Getxoko Guardiako Epaitegira bidali da.