Ikertua sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitua dela eta
- Azken eguneraketa: 2021eko urtarrilaren 28a
- Bisitak: 17272
Sopelako Udaltzaingoak egindako ikerketen ondorioz, 47 urteko gizonezko bat epaileen esku jarri da adingabe baten aurrean exhibizionismo-ekintzen ustezko egile gisa.
Poliziaren bulegoetan jasotako salaketan, biktimak adierazi zuen 2021eko urtarrilaren 24ko 21:30ean Martxoak zortzi kalean txakurra paseatzen zuen bitartean, gizon batek kalea gurutzatu zuela eta kotxe baten kapotan jarri zela eta prakak jaitsi ondoren masturbatzen hasi zela. Gazteak berehala ihes egin zuen handik.
Gertaeraren berri izan ondoren, udaltzainek ikerketak hasi zituzten eta hilaren 27an ustezko egilea aurkitu eta identifikatu zuten. Gizonak aurrekari ugari ditu, gehienak antzeko jokaerekin erlazionaturikoak. Halaber, 3 zitazio judizial jakinarazi zitzaizkion, oraindik aztertzen ari diren jardunengatik.