Ikertua gidabaimenik gabe eta lapurtutako auto bat gidatzeagatik
- Bisitak: 7295
Gidariari (24 urteko getxotarra) dokumentazioa eskatu ostean udaltzainek konprobatu izan zuten, mutilak ez duela inoiz gidabaimenik lortu eta, era berean, abuztuaren 19an Bilboko lurrazpiko aparkaleku batetik ostutako autoa gidatzen zuela.
Gidaria polizia-bulegoetara eraman zuten eta atestatu bat ireki zen. Bertan, gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu baten egile gisa ikertzen dute. Autoa berreskuratu ondoren, legezko jabearen esku jarri da.