Sopelako Udala - Gaueko aisiako ordutegia 01:30 ordura mugatu du Osasun sailak Euskadi osoan
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaueko aisiako ordutegia 01:30 ordura mugatu du Osasun sailak Euskadi osoan

Gaueko aisiako ordutegia 01:30 ordura mugatu du Osasun sailak Euskadi osoan

Egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean.

Agindu berriak eguneratu egiten du 2020ko ekainaren 18an argitara ateratakoa, eta neurri-pakete bat ezartzen du, nabarmentzekoak:

  • Ostalaritzaren eremuan establezimenduek ezin izango dute itxi 01:30 ordua baino beranduago, eta ordu erdi izango dute taberna husteko. Gainera, ezin izango dute ireki 06:00ak baino lehenago. Ordu erdi izango dute establezimenduak husteko. Neurri hori tabernetan, jatetxeetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan aplikatuko da. Gaueko aisiako diskotekek eta establezimenduek ere ezingo dute irekita egon 01:30 ordutik aurrera; % 60koa izango da gehienezko aforoa, eta dantza-pistarik gabe jarraituko dute (horren ordez mahaiak).

Kanpokaldean, 0.00etatik aurrera, eserita eta terrazetarako mugatutako espazioan soilik kontsumitu ahal izango da.

Ekitaldiek 100 pertsona baino gehiago biltzen dituztenean, lokalaren gehienezko aforoak ezin izango du gainditu % 80ko portzentajea, eta bertaratuak gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dira.

Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.

  • Beilatokietan gehienez 60 pertsona bilduko dira, bizikide izan ala ez, eta gehienezko aforoa % 60koa izango da leku itxietan. Beilatokietara ezin izango da bertaratu adierazitako pertsonen kopurua gainditzen denean, aldi berean etorri ez badira ere. Ehorzketetan ere 60 pertsona izango da gehienez onartuko direnak.
  • Gainera, debekatu egiten da edozein jarduera gazteen lonjatan eta antzeko lokaletan.
  • Bestalde, argitu egin dira alderdi batzuk maskararen derrigorrezko erabilerari buruz. Zehazki, lantokian, maskara ez da derrigorrezkoa izango langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Derrigorrezkoa izango da espazioak partekatzen dituztenean, korridoreetatik dabiltzanean, bileretara joaten direnean edo beste edozein zirkunstantziatan, langileak elkarrengandik hurbil daudenean.
  • Aginduak aukera ematen du lurraldearen eremu batean espezifikoki aplikatuko diren neurriak ezartzeko, egoera epidemiologikoaren arabera.

Iturria: https://www.irekia.euskadi.eus/ 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoak egindako ikerketen ondorioz, 47 urteko gizonezko bat epaileen esku jarri da adingabe baten aurrean exhibizionismo-ekintzen ustezko egile gisa. Poliziaren bulegoetan jasotako salaketan, biktimak adierazi zuen 2021eko urtarrilaren 24ko 21:30ean Martxoak zortzi kalean txakurra paseatzen zuen bitartean, gizon batek kalea gurutzatu zuela eta kotxe baten kapotan jarri zela eta...
article thumbnailJoan den urtarrilaren 22ko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak dokumentu eguneratu bat idatzi du, 2021eko urtarrilaren 25Ean, ezarritako murrizketa berriei buruzko galdera ohikoenei erantzuteko. Hona hemen mugikortasunari, ostalaritzari, kirolari eta abarri buruzko ohiko galderen erantzunei buruzko dokumentuak eta jarduera fisikoei eta...
article thumbnail  OCRa, ibilgailuak karaktereen azterketa optikoaren bidez identifikatzeko sistema mugikorra da. Kamera bat erabiliz, matrikulak denbora errealean irakurri eta kontsultatzeko aukera ematen du, eta ibilgailuaren egoerari buruzko txostena eratzen du. Sistema berri horrek, adibidez, lapurtutako edo edozein delitu-motatan parte hartu duten ibilgailuak aurkitzen lagunduko du. Halaber, IAT edo...
article thumbnail  Joan den urtarrilaren 11ko Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak dokumentu eguneratu bat idatzi du, 2021eko urtarrilaren 12an, ezarritako murrizketa berriei buruzko galdera ohikoenei erantzuteko. Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen erakundeen arteko foro hori mahai teknikoaren bileraren ostean bildu da covid-19aren egoera aztertzeko....
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia