Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu ingurumenaren aurkako delitu bategatik

Sopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu ingurumenaren aurkako delitu bategatik

Sopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu, ingurumenaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria bide bat mozten duten pintura ontzi ugari agertzearekin lotuta dago; ontzi batzuk hutsik zeuden eta beste batzuk zuzenean lurrera isurtzen zuten materiala; baita disolbatzaileak baldintza berdinetan, arrabolak eta brotxa erabiliak ere.

Maiatzaren 11an, 13:45ak aldera, Arriatera hondartzara doan bide batetik igaro berri zen bizilagun batek, Ingestabasotik gertu dagoen Kalixeta kalean, pintura ontzi ugari zeudela eta bidea oztopatzen zutela ohartarazi zion udaltzaingoari. Ontziak goizean ez zeuden han.

Bertaratutako agenteek ontziek bidea erabat mozten zutela eta likidoak bideko lurzoru urbanizaezinera isurtzen ari zirela egiaztatu ahal izan zuten. Ondoren, polizia agenteen ikuskapena ontzi batzuen etiketa itsaskorretan oinarritu zen. Estalkiei itsatsita, etiketetan Bizkaiko hainbat tokitako helbideak zituzten pertsonen datuak ageri ziren, urte desberdinetan datatuak. Pertsona bakoitzarekin harremanetan jarrita, bildutako datuek Bilboko pintura biltegi batera jotzen zuten, non, duela urte batzuk, partikular horiek beren etxeak egokitzeko pinturak erosi zituzten.

Bilboko denda honekin harremanetan jarri ondoren, ontzi horien jatorria azken urteetan erabilitako materialen hondakinen biltegi bat zela eta berau hilaren 11n bertan hutsitua izan zela jakin zuten . Bikote bat akordio ekonomiko bidez kontratatu zuten ex profeso lan horretarako, eta haiekin harremanetan jarri ziren Bilboko bide publikoko horma baten jarritako iragarki bat irakurri ondoren. Trastelekuak, biltegiak eta abar garbitzeko iragartzen ziren, eta kontakturako telefono mugikorraren izena eta zenbakia zituen iragarkiak. Horrela, hondakinen tratamenduari lotutako kostuak merketu zitzaketen.

Zantzuak ezagututa eta beharrezko deklarazioak hartuta, agenteek egileak nortzuk ziren jakitea lortu zuten. Bilbon bizi diren 31 eta 29 urteko bikote bat da, eta ikertu gisa deitu zituzten poliziaren egoitzan agertzera.

Halaber, Sopelako Udaleko trafikoko bideozaintzako kamerek materiala Bilbotik eramateko erabiltzen zen furgoneta handiaren etorrera eta irteera grabatu zituzten. Furgoneta 11:33an iritsi zen Sopelara, eta ordu erdi geroago alde egin zuen bide beretik.

Bestalde, Udaleko langileak arduratu ziren materialak kendu eta birziklatzeaz eta kutsatutako lurzorua garbitu eta bahetzeaz. Ekintza horiek amaitu gabe daude, datozen egunetan lur mugimendu berriak egin behar direlako. Kostua handia da eta ustezko egileei ondarez erreklamatuko zaie.

Atestatua Getxoko guardiako epaitegira bidali dute. Udaltzaingoak eskerrak eman dizkie isurketa gertatu zen ordu-tarteari buruzko informazioa eman zuten herritarrei.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako udaltzaingoa bi pertsona ikertzen ari da, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria lonja batean egindako miaketa batekin lotuta dago; bertan kilo erdi marihuana kukulu, prestatutako zigarroak eta haxixa konfiskatu zituzten. Udaltzainek ikerketak 2019ko uztailean hasi zituzten. Larrabasterrako lonja baten barruan jarduera bat hasi zela jakin zuten, eta inguruko...
article thumbnailAlarma egoeraren aplikazioak zalantza eta galdera asko sortzen ditu herritarren artean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen diren neurrien betetzeari dagokionez. Kezka edo zalantza horien artean daude pertsonen zein ibilgailuen zirkulazio mugak eta jarduera jakin batzuen burutzeak. Zentzu honetan, Ertzaintzak interpretazio irizpide batzuk zerrendatu ditu, udaltzain guztiek...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu, ingurumenaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria bide bat mozten duten pintura ontzi ugari agertzearekin lotuta dago; ontzi batzuk hutsik zeuden eta beste batzuk zuzenean lurrera isurtzen zuten materiala; baita disolbatzaileak baldintza berdinetan, arrabolak eta brotxa erabiliak ere. Maiatzaren 11an, 13:45ak aldera, Arriatera hondartzara doan...
article thumbnailGertaerak apirilaren 29an izan ziren. 20:15ean, dei bat jaso zen Udaltzaingoaren zentralean, eta jakinarazi zen Sipiri kalean zirkulazio-istripu bat izan zela, eta ibilgailu eragileko bi bidaiariek alde egin nahi zutela, kaltetuaren jabeari daturik eman gabe. Bertaratuta, agenteek bi pertsona aurkitu zituzten, mozkortuta zeudela zirudien. Une hartan, kale pixa egiten zeuden. Agenteak ibilgailua behar...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia