Sopelako Udalak 20.000 maskara erosi ditu herriko etxebizitzetan dohainik banatzeko, 4 buzoi bakoitzeko

Sopela udalerriko bizilagun guztientzat babes maskarak dohainik banatuko dituen Bizkaiko lehen udalerrietako bat bihurtuko da. Merkatuan hauek erosteko dauden zailtasunak ikusita eta sopeloztarren osasuna zaintzen laguntzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak 20.000 maskara erosi ditu COVID-19ari aurre egiteko. Udalaren aurreikuspenen arabera, maskarak datorren astean zehar iritsiko dira eta maiatza hasieran buzoietan banaketa egiten hasteko aukera izango dela uste du. 

Maskarak, oso-osorik udalak ordaindu ditu eta poltsa baten banatuko dira, 4 maskara sartuz etxe bakoitzerako. Erabilera bakarreko maskarak dira, kirurgikoak eta esterilizatuak, hiru geruzako TNTan eginak, tolesturekin eta sudurrera egokituak. Kalitate handiko maskarak dira, argi ultramorezko sistemaz esterilizatuak eta CE homologazio ziurtagiria dutenak, hau da, behin erabilteko maskarak dira, eskumena duten Europar Batasuneko erakundeek onartuak, segurtasun eta osasun arau guztiak betetzen dituztenak. 

Honez gain, maskaren bidalketarekin batera Josu Landaluze alkatearen gutun bat ere zabalduko da. Bertan, alkateak, higienearekin lotutako aholkuak gogoratzeaz gain, Sopelako herritarrek erakutsitako elkartasuna eskertuko du eta “sopeloztarren erantzunkizuna” balioan jarri. Amaitzeko, birusari aurre egiteko “batasuna eta indarra” mantentzeko eskaera luzatzen die herritarrei. 

Neurri horren bidez, Sopelako Udalak herritarren artean gerta daitezkeen birusa kutsatzeko arriskuak gutxitu nahi ditu, batez ere datozen asteetarako aurreikus daitezkeen konfinamendu-neurriak pixkanaka murrizten ari direlako.