Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak establezimendu bat salatu du adingabeei zigarro solteak saltzeagatik

Sopelako Udaltzaingoak establezimendu bat salatu du adingabeei zigarro solteak saltzeagatik

Sopelako udaltzainek udalerriko establezimendu bateko jabea salatu dute, adingabeei zigarro solteak saltzeagatik. Gertakaria lotuta dago adingabe batzuen gurasoek poliziaren egoitzan egindako adierazpenekin; izan ere, lokal horretan adin kontrolik egin gabe adingabeei tabakoa eta alkohola saltzen zaiela salatzen baitzuten.


Martxoaren 8an, eguerdiko 13:20ak aldera, Sopelako udaltzainek bi gazte lokalera sartzen ari zirela ikusi zuten, eta handik gutxira atera zirela, horietako batek ezkerreko eskuan zigarro bat zeramala. Saltokiaren ate ondoan geldituta, gazteek zigarroa saltoki barruan erosi zutela adierazi zuten hogeita hamar zentimogatik (0,30€), eta denda horretara lagunek eta ezagunek animatuta joan zirela, adingabeei tabakoa saltzen zitzaielako dokumentaziorik eskatu gabe.


Zigarroa ebidentzia gisa hartu zen eta agenteek akta egin zuten. Lokaleko jabeari, Udalari Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen arau-hausteekin lotutako dagokion espedientea izapidetzeko burututako arau-hausteen berri emango zitzaiola jakinarazi zioten. Era berean, adingabeen gurasoei egindako jarduketaren berri eman zieten.


Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera, adingabeei tabakoa saltzea eta zigarroak unitate solteetan saltzea arau-hauste larritzat jotzen da, 301 eurotik 10.000 eurora bitarteko isunekin eta/edo jarduera aldi baterako etetea eta /edo establezimendua, zentroa, lokala edo enpresa aldi baterako ixtea, osorik edo zati batean gehienez bi urtez.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailEgoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, ostalaritzako establezimenduek (tabernak, jatetxeak, txokoak edo diskotekak) ezin izango dute irekita egon 01.30 ordutik aurrera, asteko egun guztietan. COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko Osasun Sailak lantzen jardundako azken Aginduan biltzen diren neurri nagusietako bat da, eta aste honetan sartuko da indarrean. Agindu berriak...
article thumbnail25 eta 22 urteko Leioako bi bizilagun atxilotu zituzten atzo Sopelako udaltzainek, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa. Ekainaren 15ean, 19:30 aldera, Loiola Ander Deuna kalean herritarren segurtasuneko prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek bi gazte zihoazen BMW auto baten matrikulari buruzko kontsulta bat egin zuten. Udaltzainei jakinarazi zitzaien...
article thumbnail  Sopelako udaltzainek aurtengo urtarrilean bi egunez udalerrian aparkatutako ibilgailuetan egindako lapurreten ustezko egileak identifikatu dituzte. Era berean, agenteek Uribe Kostako eta Bizkaiko beste eskualde batzuetako udalerrietan antzeko delituetan parte hartu izanaren zantzuak dituzte. 18 eta 19 urte dituzten eta Bilboko udalerrian kalean lo egiten duten etxerik gabeko bi gizon dira....
article thumbnail  Sopelako udaltzaingoa bi pertsona ikertzen ari da, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria lonja batean egindako miaketa batekin lotuta dago; bertan kilo erdi marihuana kukulu, prestatutako zigarroak eta haxixa konfiskatu zituzten. Udaltzainek ikerketak 2019ko uztailean hasi zituzten. Larrabasterrako lonja baten barruan jarduera bat hasi zela jakin zuten, eta inguruko...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia