Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoko patruila batek hainbat lapurreta egin dituen gizonezko bat atxilotu du operatibo bateratu batean

Sopelako Udaltzaingoko patruila batek hainbat lapurreta egin dituen gizonezko bat atxilotu du operatibo bateratu batean

Sopelako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, polizia-aurrekari ugari dituen 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizean, Sopelan hainbat lapurreta egitea leporatuta.

Atzo goizeko sei eta erdiak aldera lapurreta egin zuten Sopelako bizitza bakarreko etxe batean, eta jabeak Ertzaintzara deitu zuen gela batean gizonezko bat aurkitu ondoren. Gizonezkoak balkoi bateko atetik alde egin zuen hiru jaka hartuta.

Goizeko zortziak baino lehentxeago, beste lapurreta bat egin zuten herriko taberna batean. Gizonezko batek leiho bateko kristala hautsi zuen harri batekin, eta barrura sartuta gama altuko telefono mugikorra lapurtu zuen.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, ertzainek, Sopelako Udaltzaingoaren laguntzaz, dagokion ikerketa jarri zuten abian, eta ikerketa horren ondorioz aurkitu eta atxilotu zuten ustezko lapurra Sopelako taberna bateko terrazan.

Arrastatu ondoren, agenteek hainbat objektu atzeman zituzten, hala nola, beste pertsona baten izenean zegoen gidabaimen bat eta adierazitako bi lapurretatan lapurtutako hiru jaka eta pantaila hautsita zuen Iphone bat.

Agenteek gero egiaztatu zutenez, gidabaimena urriaren 27an lapurtu zuten Iurretan aparkatuta zegoen auto batetik.

Ertzainek ikertzen jarraitzen dute arrastatuari aurkitu zizkioten beste objektu batzuen jatorria argitzeko.

Aurretik 18 aldiz atxilotu duten gizonezkoak 9 inputazio ditu antzeko delituengatik, eta atzo eraman zuten Getxoko Guardiako Epaitegira.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatzen du bart goizaldean herriko zenbait lekutan aparkatutako autoetan izandako lapurreten harira datuak jasotzeko. Agenteen esanetan, Haizeder, Mendieta, Sugurdialde eta Artazako kaleetan aparkatutako hogei bat kotxetan lapurtu dute, besteak beste. Sopelako Udaltzaingoa eta Ertzaintza batera ari dira lanean azkenaldian Uribe Kostan gertatzen ari...
article thumbnailAbenduaren 18an izango da, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxeko proiekzio gelan. Sarrera doakoa izango da eta sopeloztar guztioi zuzenduta dago. Delitu mota honen eragina aztertzea bilatzen da, baita prebentziorako oinarrizko aholkuak eman eta herritarren elkarlanak duen garrantzia azaltzea ere. Susmo kasuan momentuan bertan jardutea ezinbestekoa da, betiere Sopelako Udaltzaingoara (94 406 55 11)...
article thumbnailBilboko Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak sententzia irmoa eman du Sopelako zenbait udaltzainek, 2017ko martxoaren 21ean, bere eginkizunetan ari zirela herriko supermerkatu batean hiru gizonek eragindako lesioen gainean. Sopelako udaltzainak izan ziren akusazio partikular gisa aurkeztu zirenak, desobedientzia eta lesioengatik salaketa jartzeko. Fiskaltza ere akusatzaile gisa aurkeztu zen. Bi...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak asteazkenean, azaroak 27, bi gizon atxilotu zituen, arku-tiroko instalazioetan lapurtzen saiatzen ari zirela Loiola Ander Deuna kalean. Dirudienez, zelaiko etxolara sartzeko atea indarrez irekitzen saiatu ondoren, ustekabean harrapatu zituzten, eta ihes egin zuten ibilgailu batean, Getxorako bidean. Azkenik, Sopelako udaltzaingoak ibilgailua Mimenagako biribilgunean...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia