Sopelako Udaltzaingoak 2019ko El Karmen jaien balantzea egin du

Sopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu.

Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira:

DYAk gauean (uztailaren 12tik 17ra) egindako jardunei dagokionez, guztira 6 izan dira. Zehazki 4  izan dira egindako arreta, ospitaleetara eramate 1 eta etilismo 1.

Larrabasterrako metro geltokian honako irteerak erregistratu dira ostiral eta larunbatean (20:00 - 8:00):

Jaietan zenbait objektu galtze erregistratu dira; batzuk jabeei bueltatu zaizkie (bai agenteen abisu bidez, bai jabeak komisariara hurbilduz) eta beste batzuk gordetegian jarraitzen dute. Aipatzekoa da ere, segurtasunarekin erlazionatutako intzidentziak minimoak izan direla, Udaltzaingoak 4 salaketa jaso ditu eta Ertzaintzak bat ere ez.