Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi ikertu osasun publikoaren aurkako delitua dela eta

Bi ikertu osasun publikoaren aurkako delitua dela eta

Sopelako Udaltzaingoa 33 eta 37 urteko Mungiako bi bizilagun ikertzen ari da osasun publikoaren aurkako delitua dela eta.

Asteazkenean, ekainak 26, 17:15ak aldera, Arrietara hondartzako inguruan zeuden bi agentek kotxe bat ikusi zuten zeinak poliziaren presentzia antzemandakoan alde egiten saiatu zen. Udaltzainek autoa gelditu eta aratzerakoan aurreko eserlekuko beheko aldean bi haxix bloke (200 gramo inguru) eta 455 € aurkitu zituzten.

Merkantzia eta dirua konfiskatuta, bi gizonak osasun publikoaren kontrako ustezko delituagatik ikertuak izango dira eta atestatu bat izapidetu da Getxoko autoritate judizialean entregatuko dena. Bi gizonek antzeko delituengatik zenbait aurrekari dituzte jada eta horietariko batek, gainera, Malagako epaitegi batek eskatuta dago, agiri publikoen faltsifikazio delitua egotzita.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailAzken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan.  Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean.  ...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, ekainaren 27tik 30era ospatutako Sopelako San Pedro jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: bi sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta beste...
article thumbnailSopelako jaien gertutasuna aprobetxatuz Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa duela.   “APP Ertzaintza” aplikazioa irekia eta doakoa da eta Android, iOS, Windows Phone eta BlackBerry plataformetako deskarga-sistemetan eskura daiteke. APPak Ertzaintzaren 24 ertzain-etxeen informazioa eta...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia