Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak “APP Ertzaintza”, Ertzaintzarekin zuzenean kontaktuan jartzeko aplikazioa

“APP Ertzaintza”, Ertzaintzarekin zuzenean kontaktuan jartzeko aplikazioa

Sopelako jaien gertutasuna aprobetxatuz Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa duela.  

“APP Ertzaintza” aplikazioa irekia eta doakoa da eta Android, iOS, Windows Phone eta BlackBerry plataformetako deskarga-sistemetan eskura daiteke. APPak Ertzaintzaren 24 ertzain-etxeen informazioa eta geokokapena eskaintzen du, eta bertatik Ertzaintzarekin telefono bidez harremanetan jartzeko aukera dago. Era berean, 112 larrialdi-zerbitzura deitzeko eta Ertzaintzaren azken albisteetara sartzeko aukera ematen du, baita segurtasunaren arloko aholkuetara sartzeko aukera ere. Halaber, beste sare sozial batzuetara sartzea ahalbidetzen du, hala nola Ertzaintzaren Twitterrera.

APPak barnean hartzen duen berritasun nagusietako bat da herritarrekiko norabide biko komunikazioa zabaltzeko aukera. Horretarako, APPak Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko botoi bat du, eta horri esker Ertzaintzarekin telefono bidez, e-posta bidez, WhatsApp bidez edo SMS bidez komunikatu ahal izango da eta informazioa eskatu ahal izango da. Bestalde, APP berriak herritarrek laguntzeko botoi berria dauka, herritarrek segurtasunerako interesgarria izan daitekeen edonolako informazioa eman ahal izan dezaten, betiere gerta daitezkeen delituak prebenitzeko, salatzeko edo argitzeko. Aukera horrek mezu idatziak, argazkiak eta bideoak txertatzeko aukera ematen du.

Ertzaintzaren APP berriaren moduko bitarteko digitalen erabilerak onura handiak ditu, eta horien artean daude efizientzia handiagoa, berehalakotasun handiagoa, konfiantza handiagoa, gazteengana heltzea, konexioa hobetzea, harremanetarako beste modu eskaintzea, eta ekintza operatiboko aukera berriak eskaintzea. Horretan datza, hain zuzen ere, aplikazio berria hedatzeko eta sustatzeko erabilitako goiburua: ‘Zure Segurtasuna, gertuago-Tu seguridad, más cerca’.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoko agenteek 35 urteko sopeloztar bat atxilotu zuten atzo, Osasun Publikoaren kontrako delitu bat egotzita (droga trafikoa). Udaltzainek sustantzia desberdinekin trafikatzen zuenaren susmoa zuten (kokaina, speed, marihuana eta haxixa), sustantzia hauek Sopelako erdigunean auzotarrei salduz.  Aurreko hilabeteetan zehar, Udaltzaingoak sustantzia estupefazienteen monodosiak...
article thumbnailAzken egunetan Sopelako Udaltzaingoa indar guztiz aritu behar izan da lanean herriko bizilagun guztien segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin. Aste honetan, Sopelako agenteek 5 pertsona atxilotu dituzte polizia-lan desberdinetan.  Pasa den astelehenean, abuztuak 5, agindu judizial bat zuen Lezamako 38 urteko gizonezko bat atxilotua izan zen, gidatzen zihoan autoa gelditu ostean.  ...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, ekainaren 27tik 30era ospatutako Sopelako San Pedro jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: bi sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta beste...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia