Alkoholemia-tasa hirukoiztu eta sigi-sagan gidatzeagatik ikertua

Sopelako Udaltzainek Sopelako 66 urteko gizon bat ikertzen ari dira, ustez Bide Segurtasunaren Aurkako Delitu bat egiteagatik, ustekabean edari alkoholdunen eraginpean gidatzen harrapatua izan ondoren.

Gertaerak apirilaren 2an izan ziren Sopelan eguerdiko 14:30ak inguruan herritarren laguntzari esker. Gidari batek Udaltzainei bere laguntza eskatu zien normala ez zen eran, sigi-sagak egiten eta bideko gainerako erabiltzaileak arriskuan jarriz zebilen ibilgailu bat ikusi baitzuen.

Behin Udaltzainek ibilgailua aurkitu eta gelditu zutenean, gidaria edari alkoholikodunen eraginpean egotearen sintoma nabariak zituela ikusi zuten. Dagozkion probak eginda emaitza positiboa tera zen, gidatzeko baimendutakoa hirukoizten zituzten tasak emanez. 

Getxoko Justizia Jauregian epaiketa azkarra egiteko eguna jarri da, gidaria ustez Bide Segurtasunaren Aurkako Delitu bat egiteagatik ikertu bezala agertzen delarik.