Sopelako Udaltzaingoak 2018ko bide segurtasunarekin lotutako jardunen balantze positiboa egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2018an zehar trafiko, segurtasun eta herritarren arretarekin lotuta egindako lanen urteko txostena ezagutzera eman du. Alberto Lopez, Udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu jasotako datuak eta Gontzal Hermosilla alkateak, agenteek burutzen duten eguneroko lan bikaina goraipatu du. “Prest dagoen eta profesionala den Udaltzaingoa daukagu, edozein egoerari aurre egiteko gai dena beraz, harro egon gaitezke”.

Iaz, 2018ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 60 istriputan arreta eta estaldura eskaini zuen Udaltzaingoak. Mantendu edo murrizteko xedez finkatutako kopuru txikiak dira, Autonomia Erkidegoko Planak 2020 urtera arte ezarritakoa betetzeko: hildakoen kopurua erdira murriztu eta zauritu larrien kopurua txikiagotzea.

Sopelako Bide Segurtasuna hobetzen jarraitzeko hiru ardatz estrategiko

 Udal sopeloztarrak udalerriko Bide Segurtasuna hobetzen jarraitzeko 3 ardatz nagusi dauzka finkatuta:

1. Zaintza eta Kontrola Euskal Autonomia Erkidegoko BSPE 2015-2020aren esparruan:

Udaltzaingoak modu aktiboan hartzen du parte eta zenbait kontrol Ertzaintzarekin batera egiten dira, bi polizia kidegoen artean sinatutako Protokoloan zehaztutako elkarlanaren esparruan.

Hauek dira orain arte Sopelako Udaltzaingoak Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoko helburuak erdiesteko aipatutako Zaintza eta Kontrol kanpainekin lotuta, 2018. urtean egindako prebentziozko kontrolen emaitzak hurrengoak dira.

Guztira 624 kontrol egin dira, udalerrian erregistratutako ibilgailuen %5a gaindituz. Herritarren segurtasuna bermatzeko ohikoak diren alkohol eta droga kontrol hauen ondorioz, 277 salaketa ezarri dira. Datu zehatzagoei dagokionez:

2017ko datuekin alderatuz, urte horretan kontrolatutako ibilgailu kopurua 688koa izan zen. Gutxi gorabehera, 2018an alkohol probetan izandako kasu positiboak erdira jaitsi dira  (62 izan ziren 2017an, %23,57) eta droga kontroletako positiboak beste %10 jaitsi dira (2017an %69,69). Datu negatiboei dagokionez, azpimarratu beharra dago IAT eguneratu gabe jasotako arau-hausteak gehitu egin direla  (2017an 53 kasu), baita gidabaimena eguneratu gabe harrapatutakoena ere (2017an 20)

Udaltzainei proposatutako urteko adierazlea, alegia, udalerriko gidarien % 5a alkohol eta droga probetara meneratzea, bete da.


2.Eskolen inguruko guneen babesa:

Udaltzainak egunero joaten dira Zipiriñe Eskola eta Ander Deuna Ikastolako ikasleen sarrera/irteera erregulatzera.


3. Bide azpiegiturak hobetzea:

Lan batzuk burutu dira eta beste batzuk 2019ko aurrekontuaren kontura egitea aurreikusten dira. Udalerriko bideak hobetzeko ezarriko diren neurrien artean honakoak nabarmentzen dira:

a) Irisgarritasun / mugikortasunaren hobetzea:

b) Ikastetxeetarako sarbideaen hobetzea: gune seguruak