Urtarrilaren 2tik aurrera, DGTk abiadura mugak jaitsiko ditu

Sopelako Udaltzaingoak gogorarazi nahi du, 2019ko urtarrilaren 2tik aurrera, DGT Zirkulaziorako Araudi Orokor berria aplikatzen hasiko dela istripuak eta heriotzak gutxitzeko helburuarekin. 

Indarrean sartuko diren neurrien artean, ohiko zenbait errepideetan abiadura muga jaitsiko da, orduko 100 kilometrotik 90era. Errepide hauetan orduko 111 kilometroko abiadura gainditzen duten gidariei, gidabaimeneko 2 puntu kenduko zaizkie eta 300 euroko isuna jarri.

Era berean, telefonoa erabiliz joateak, 6 puntu kentzea suposatuko du, egun arte 3 izan direnean. Honez gain, segurtasun uhala, kaskoa edota umeen segurtasuna bermatzeko sistema egokiak ez erabiltzeak, 4 puntu kentzea suposatuko du, gaur arte 3 izan direnean.