Sopelako Udala - Eraginak Sopelan Bizkaiko Itzuliko XXIII. edizioa dela eta

Eraginak Sopelan Bizkaiko Itzuliko XXIII. edizioa dela eta

Datorren larunbatean, uztailak 7, Sopelan XXIII. Bizkaiko Itzulia ospatuko da  Junior kategoriako proba honetan estatu mailako eta atzerriko 33 talde 198 parte-hartzaile izango dira. Ibilbideak lau bira edukiko ditu, bi luze eta bi labur.

Lasterketak Sopelako zenbait kaletako trafikoan eragingo izango du larunbatean, uztailak 7, 10:00etatik aurrera. Udaltzaingoak honako jarduketak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren:

ALDEZ AURREKO JARDUKETAK: UZTAILAK 5 ETA 6

GOIZEKO TXANDA :

Aparkalekuen erreserba eta kartel informatiboak jartzea: udaletxearen aurrean. Laboral Kutxaren eta Sertutxa kalearen arteko bi aldeak. HELMUGA izateko gordeko da. Uztailak 7rako, larunbata, libre egon beharko da 07:00ak baino lehenago.

Aparkalekuen erreserba eta kartel informatiboak jartzea: Artaza kale osoa, Sipiri eta Sabino Arana artean. Epaile, kirol zuzendari... etabarrentzako gordeko da.

Sabino Arana eta Artaza kaleetan erreserbatutako espazioa kontrolatzea eta askatzea.

Loroño aparkalekuan erreserba eta informazio-kartelak jartzea.

KRONOGRAMA ETA JADUKETAK: UZTAILAK 7

(07:00)                 Helmugako zubiaren muntaketa.

(07:00 – 09:00)    Trafikoa arautu, helmugako zubia eta helmugako hesia muntatzen duten bitartean. 

(09:00 – 09:30)   Taldeak eta ibilgailuak Loroñoko aparkalekura eta Udaletxeko zabaldegi eta berde guneetara heltzea. Kontrola, laguntza eta arautzea. 

(09:15)                 Udaleko eta Sertutxako semaforoak anbarrean jarri.

(10:00)                  Irteera

(10:16)                 Helmuga puntutik lehenengo aldiz pasatzea

(10:30)                 Helmuga puntutik bigarren aldiz pasatzea

(11:11)                 Helmuga puntutik hirugarren aldiz pasatzea

(11:51)                  Helmuga

(12:00-14:00)       Sari banaketa, desmuntaketa, etab.