Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Eraginak Sopelan Bizkaiko Itzuliko XXIII. edizioa dela eta

Eraginak Sopelan Bizkaiko Itzuliko XXIII. edizioa dela eta

Datorren larunbatean, uztailak 7, Sopelan XXIII. Bizkaiko Itzulia ospatuko da  Junior kategoriako proba honetan estatu mailako eta atzerriko 33 talde 198 parte-hartzaile izango dira. Ibilbideak lau bira edukiko ditu, bi luze eta bi labur.

Lasterketak Sopelako zenbait kaletako trafikoan eragingo izango du larunbatean, uztailak 7, 10:00etatik aurrera. Udaltzaingoak honako jarduketak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren:

ALDEZ AURREKO JARDUKETAK: UZTAILAK 5 ETA 6

GOIZEKO TXANDA :

Aparkalekuen erreserba eta kartel informatiboak jartzea: udaletxearen aurrean. Laboral Kutxaren eta Sertutxa kalearen arteko bi aldeak. HELMUGA izateko gordeko da. Uztailak 7rako, larunbata, libre egon beharko da 07:00ak baino lehenago.

Aparkalekuen erreserba eta kartel informatiboak jartzea: Artaza kale osoa, Sipiri eta Sabino Arana artean. Epaile, kirol zuzendari... etabarrentzako gordeko da.

Sabino Arana eta Artaza kaleetan erreserbatutako espazioa kontrolatzea eta askatzea.

Loroño aparkalekuan erreserba eta informazio-kartelak jartzea.

KRONOGRAMA ETA JADUKETAK: UZTAILAK 7

(07:00)                 Helmugako zubiaren muntaketa.

(07:00 – 09:00)    Trafikoa arautu, helmugako zubia eta helmugako hesia muntatzen duten bitartean. 

(09:00 – 09:30)   Taldeak eta ibilgailuak Loroñoko aparkalekura eta Udaletxeko zabaldegi eta berde guneetara heltzea. Kontrola, laguntza eta arautzea. 

(09:15)                 Udaleko eta Sertutxako semaforoak anbarrean jarri.

(10:00)                  Irteera

(10:16)                 Helmuga puntutik lehenengo aldiz pasatzea

(10:30)                 Helmuga puntutik bigarren aldiz pasatzea

(11:11)                 Helmuga puntutik hirugarren aldiz pasatzea

(11:51)                  Helmuga

(12:00-14:00)       Sari banaketa, desmuntaketa, etab.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoa irailaren 28an Sopelako komertzio batean atzerakoekin iruzur egin zuten 35 eta 42 urteko bi gizon ikertzen ari da. Udaltzaingoaren bulegoan jarritako salaketaren arabera, gizonezko batek langile bati atzerakoekin iruzur egin zion, diru bilketako ia 300 euroz jabetuz. Iruzurgileak auto baten barruan zain zuen laguntzailearekin ihes egin zuen eta Sopelako agenteek kotxearen...
article thumbnailDatorren larunbatean, uztailak 7, Sopelan XXIII. Bizkaiko Itzulia ospatuko da  Junior kategoriako proba honetan estatu mailako eta atzerriko 33 talde 198 parte-hartzaile izango dira. Ibilbideak lau bira edukiko ditu, bi luze eta bi labur. Lasterketak Sopelako zenbait kaletako trafikoan eragingo izango du larunbatean, uztailak 7, 10:00etatik aurrera. Udaltzaingoak honako jarduketak aurreikusi...
article thumbnailHurrengo lerroetan, Sopelako Udaltzaingoak, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatutako Sopelako San Pedro jaietan egindako jarduerak laburbiltzen dira. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: debekatutako armak izateagatik (labana),...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileek San Juan gaua segurtasunez gozatzeko zenbait gomendio jakinarazi dizkigute. Sua egin aurretik kontuan hartzekoak Edozein eraikin, ibilgailu edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago. Argindarraren aireko lineetatik edo telefono kabletatik urrun jarri sua. Sutarako piloak ezin du izan 4 metro...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia