Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ertzaintzak herritarrak ohartarazi nahi ditu “besarkada solidarioaren“ bidez adineko pertsonei egiten zaizkien lapurretez

Ertzaintzak herritarrak ohartarazi nahi ditu “besarkada solidarioaren“ bidez adineko pertsonei egiten zaizkien lapurretez

Uda-garaian, eta batez ere delitu horien biktimen, adineko pertsonen, ezaugarriekin eta eguneroko jardunarekin lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen egiten dute gora “besarkada solidarioaren” metodoaren bidez egiten diren lapurreta-kasuek. Biktimei kalean norbait inguratzen zaie, gehienetan emakume gazteak, biktimarekin kontaktu fisikoa izateko asmoz. Horretarako, eta informazioren bat eskatu ondoren, besarkada baten bidez adierazten diete esker ona. Gizonezkoen kasuan proposamen sexualen bat ere izaten da kasuren batean. Une horretan, aukeraz baliatuz, bitxiak edo diru-zorroak lapurtzen dizkiete.

Uda iristearekin batera, besarkada solidarioaren bidez egindako lapurreta-kasuek Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen egiten dutela gora hauteman du Ertzaintzak. Kasurik gehienetan metodo bera erabiltzen dute: fisikoki biktimarengana hurbiltzen dira helbideren bat jakiteko edo establezimendu publikoren bat bilatzeko –ospitalea, eliza, eta abar– aitzakiaz, eta jarraian besarkatuz esker ona adierazten dietenean bistan daramatzaten balioko objektuak, batez ere bitxiak, erlojuak edo diru-zorroak, kentzen dizkiete. 

Modus operandi orokor horrek beste bi aldaera ditu: pertsona bakarrak emandako besarkada sinplea, nahiz eta berez beste pertsona batzuekin egoten den eta horiek babesteko edo haiek ihes egitea errazteko egiten duen. Kasu horretan proposamen sexualak ere egin izan dira biktimengana laztanen bidez gehiago hurbiltzeko eta katea edo domina kentzeko, edo eskutik heldu eta erlojua edo eraztuna lapurtzeko. Bigarren aldaeran ibilgailu bat erabiltzen dute. Kasu horretan pertsona gehiagok parte hartzen dute, eta autoaren gidaria normalean gizonezkoa izan ohi da. Biktima aukeratu ondoren, ibilgailura erakartzen dute, eta hura ohartu gabe ibilgailuaren leihotik kentzen dizkiote balioko objektuak, edota zenbait kasutan bidaiarietako bat ibilgailutik jaisten da emandako laguntzagatik esker ona ematera joango balitzaio bezala. Indarrez tira egitea ere gertatu izan da kasu batzuetan.

Beste batzuetan, biktimaren arreta erakartzeko, senitartekoren baten antza duela esanez inguratzen zaizkio, edo huskeriaren bat oparitzen diote, jartzeko aitzakiarekin kontaktu fisikoa izan ahal izateko. Azken batean, biktimarengana hurbiltzeko eta soinean daramatzan balioko bitxiak kentzeko aitzakiak izaten dira.  

50 salaketa apirilean EAEn
Aurtengo urtarriletik apirilera bitartean, Ertzaintzak era horretako 95 lapurretaren berri izan du, eta horietatik 50 apirilean gertatu ziren. 2017an metodologia hori erabiliz egindako 340 lapurretaren berri izan zuen Ertzaintzak, eta Bizkaian izan ziren kasurik gehienak. Lurralde horretan 243 salaketa jarri ziren, Gipuzkoan 66 eta Araban 31 kasuren berri izan da.
Nolanahi ere, urte osoan zehar behin eta berriz errepikatzen den delitu baten aurrean gaude, baina udaberritik udazkenera bitartean izaten dira kasurik gehienak.

Biktimak adin handikoak izaten dira, eta leku bakarti samarretan hurbiltzen zaizkie Alde horretatik, nabarmendu daiteke biktima guztiak adin handikoak direla; izan ere, hasiera batean, ahulagoak dira eta, lapurreta egiten ari zaiela ohartzen badira, nekezago egingo baitiete aurre. Gainera, bitxiak agerian daramatzatelako aukeratzen dituzte: zintzilikariak edo lepokoak lepoan edo eskumuturrekoak eta erlojuak eskumuturrean.


Delitu horien egileei dagokienez, kasurik gehienetan emakume gazteak izaten dira, normalean garaiera txikikoak eta sendoak. Ertzaintzak egindako ikerketari esker jakin ahal izan da lapurreta horietan espezializatutako talde ibiltari bat dela.
Ertzaintzak herritarrei ohartarazi nahi die biktima izan daitezkeenak, batez ere 70 urtetik gorako gizon-emakumeak, kontzientzia daitezen eta ez daitezen fida ezezagunek adierazitako era horretako esker-on beroez. Kasurik gehienetan kaltea sentimentala izaten da ekonomikoa baino gehiago. Gutxitan erabili izan dute indarkeria lapurreta egiteko, baina halako kasuetan ondorioak larriagoak izan daitezke biktimaren autoestimuan eragina izan dezakeelako edo mugikortasuna mugatzen dien lesioak izan ditzaketelako.


Gomendioak

Hori guztia dela eta, Ertzaintzak dei egin du oinarrizko aholku batzuk kontuan izan daitezen ahal den neurrian era horretako lapurretak arindu ahal izateko:

  • Ez erakutsi nabarmenkeriaz bitxiak kalean, ez erabili objektu baliotsurik egunero eta beti.
  • Ahal den neurrian ez hitz egin ezezagunekin.
  • Ez fidatu bat-batean eta ustekabean zu liluratzen edo zu entretenitzen ahalegintzen diren pertsonez.
  • Ez fidatu kosta ahala kosta, itxuraz inolako arrazoirik gabe edo arrazoi argirik gabe kontaktu fisikoa (besarkada, muxua, laztana) lortzen saiatzen diren pertsonez.
  • Saiatu kalean bakarrik ez ibiltzen, batez ere banketxera joan behar baduzu. Hobe da familiarteko batekin edo konfiantzazko norbaitekin joatea.

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, ekainaren 27tik 30era ospatutako Sopelako San Pedro jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: bi sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta beste...
article thumbnailSopelako jaien gertutasuna aprobetxatuz Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa duela.   “APP Ertzaintza” aplikazioa irekia eta doakoa da eta Android, iOS, Windows Phone eta BlackBerry plataformetako deskarga-sistemetan eskura daiteke. APPak Ertzaintzaren 24 ertzain-etxeen informazioa eta...
article thumbnailGaur, apirilak 25, Sopelako Udaltzainek Bilboko Auzitegi batek 2 urtetarako gidabaimena kenduta zuen 28 urteko Sopelako bizilagun bat harrapatu dute, berriro ere. 9:45etan polizia patruila batek bizilagun hau ikusi dute Mendieta kalean zehar gidatzen. Agenteek momentuan bertan ezagutu dute gizona, apirilaren 16an gidaria prebentziozko alkohol-kontrol batean gidabaimenik gabe gidatzen harrapatu...
article thumbnailSopelako Udaltzainek Portugaleteko 48 urteko gizon bat ikertzen ari dira, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zuen bitartean trafiko istripu batean inplikatuta egoteagatik. Udaltzaingoak dei bat jaso zuen asteartean, apirilak 9, 18:26ak aldera. Deia egindako pertsonak, turismo batek lorategi baten kontra talka egin zuela baieztatu zuen eta gidaria ibilgailutik ateratzen saiatzen ari zela,...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia