Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu udalerrian aparkatutako ibilgailuetan lapurretan aritzeagatik

Sopelako Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu udalerrian aparkatutako ibilgailuetan lapurretan aritzeagatik

 

Sopelako Udaltzainek atzo astelehenean, maiatzak 21, 15:00ak aldera hiru gizonezko atxilotu zituzten, ustez ibilgailuen barrualdean indarrezko lapurreten egile gisa. Lapurrak Sopelan harratu dituzte, baina momentuz, ez dago argi non egin diren lapurretak konkretuki.

Udaltzaingoaren egoitzan jasotako dei batek ohartarazi zuen Arriaterako aparkalekuan aparkatuta zegoen auto baten barruan bi gizonezko ustekabean harrapatuak izan zirela, zeinetara ateko sarraila  bortxatuz sartu ziren gauzak lapurtzeko.

Gunera hurbiltzean, Udaltzaingoak Seat zuri bat zakarki berriz martxan jartzen zela ikusi zuten eta Arrietara etorbidetik kontrako zentzuan zihoala, hortaz jazarpenari ekin zioten etorbide berean geldiaraztea lortuz, hara mugitu ziren beste udaltzainen laguntzarekin.   

Ibilgailuan hiru pertsona zihoazen eta beraietako bik lekukoek emandako ezaugarriei erantzuten zieten. Ibilgailuaren barrualdea arakatzerakoan Udaltzainek zazpi telefono eta beste gailu mugikor batzuk zeudela ikusi zuten; hainbat zapatila eta txankleta, jakak, betaurreko-zorroak, motxilak eta erraketak. Baita bandolerak, hutsik zeuden diru-zorroak eta bederatziehun euro inguru eskudirutan ere, ustez bertatik hartutakoa sarrailak bortxatzeko zenbait tresneriaz gain. 

Udaltzainek hiru gizonezkoen atxiloketari ekin zioten lapurreten ustezko egile moduan, Ertzaintzaren eskura jarriak izan dira Atestatua egiteko eta epailearen eskuetara pasatuko dira, ikertu gisa, indarrezko ustezko lapurreta delituengatik.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  Sopelako udaltzaingoa bi pertsona ikertzen ari da, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria lonja batean egindako miaketa batekin lotuta dago; bertan kilo erdi marihuana kukulu, prestatutako zigarroak eta haxixa konfiskatu zituzten. Udaltzainek ikerketak 2019ko uztailean hasi zituzten. Larrabasterrako lonja baten barruan jarduera bat hasi zela jakin zuten, eta inguruko...
article thumbnailAlarma egoeraren aplikazioak zalantza eta galdera asko sortzen ditu herritarren artean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen diren neurrien betetzeari dagokionez. Kezka edo zalantza horien artean daude pertsonen zein ibilgailuen zirkulazio mugak eta jarduera jakin batzuen burutzeak. Zentzu honetan, Ertzaintzak interpretazio irizpide batzuk zerrendatu ditu, udaltzain guztiek...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak bi pertsona ikertu ditu, ingurumenaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria bide bat mozten duten pintura ontzi ugari agertzearekin lotuta dago; ontzi batzuk hutsik zeuden eta beste batzuk zuzenean lurrera isurtzen zuten materiala; baita disolbatzaileak baldintza berdinetan, arrabolak eta brotxa erabiliak ere. Maiatzaren 11an, 13:45ak aldera, Arriatera hondartzara doan...
article thumbnailGertaerak apirilaren 29an izan ziren. 20:15ean, dei bat jaso zen Udaltzaingoaren zentralean, eta jakinarazi zen Sipiri kalean zirkulazio-istripu bat izan zela, eta ibilgailu eragileko bi bidaiariek alde egin nahi zutela, kaltetuaren jabeari daturik eman gabe. Bertaratuta, agenteek bi pertsona aurkitu zituzten, mozkortuta zeudela zirudien. Une hartan, kale pixa egiten zeuden. Agenteak ibilgailua behar...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia