Sopelako Udaltzaingoak lehenengo sorospenen inguruko ezagutzak eguneratu ditu

 

2017ko maiatzean udaltzainek eta udal langileek jasotako bihotz-biriketako bizkortze eta desfibriladoreen erabilerari buruzko prestakuntza-ikastaroaren osagarri gisa, atzo, apirilak 19, Udaltzaingoaren agenteek lehenengo sorospenen inguruko eguneratze ikastaroa burutu zuten.

Jardunaldi teoriko-praktikoa, DYAko langileek zuzendu zuten eta Kurtzio kultur etxean egin zen. Parte hartzaileek bihotz-biriketako bizkortze, desfibriladore erdiautomatiko, eztarriko trabamendu eta odoljarioen inguruan jaso zuten formazioa.

Gauzak horrela, Sopelako Udalak Sopela kardio-babestutako udalerri bihurtzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du, Udaltzaingoaren agenteek erreanimazioaren inguruan dituzten ezagupenak aldizka berrituz. Jazoerarekiko duten gertutasuna dela eta, lehenengo interbentzioa Udaltzaingoarena izaten da, hortaz, beharrezkoa da erreanimazio eta osasun-asistentzia tekniken ezagutzak izatea.

Zentzu horretan, aipatzekoa da herritarren segurtasuna bermatzeko, Sopelako Udalak 2017ko apirilean 12.000 euro inguru bideratu zituela hamabi desfribiladore instalatzeko udalerriko zenbait gunetan, besteak beste: Udaletxea, Udaltzaingoaren bulegoak, Liburutegia, Euskaltegia, Itzartu Emakumeen Elkartea, Kurtzio kultur etxea, Urko eraikinaren sarrera eta kirol-zonaldea (frontoia eta igerilekuak).