Sopelako Udaltzaingoa pertsona bat ari da ikertzen gidabaimeneko punturik gabe gidatzeagatik

Sopelako Udaltzaingoako agenteak Mungiako 32 urteko gizonezko bat ari dira ikertzen gidabaimeneko punturik gabe gidatzeagatik. 
 
Gertaera apirilaren 2an izan zen, arratsaldeko 20:15ak aldera, agenteak trafikoarekin lotutako prebentzio kontrol bat martxan zuten bitartean. Agenteek autoa geratzeko agindua eman arren, gidariak ihes egin zuen. 
 
Gutxira, Sopelako Udaltzaingoak gidaria harrapatu eta identifikatu egin zuen. Beharrezko informazioa kontrastatu ondoren, gidariak ia 5 urte zeramatzan gidabaimeneko punturik gabe. Hirugarren aldiz harrapatu dute gizonezkoa punturik gabe gidatzen. Epaiketa arin baterako deitua izan da, ikertu gisa.