Sopelako Udaltzaingoa pertsona bat ari da ikertzen hegaztiak lika eta beste tresna batzuekin ehizatzeagatik

 

Sopelako Udaltzaingoa  35 urteko gizonezko bat ari da ikertzen dute flora eta fauna eta etxeko animalien aurkako delitu baten ustezko egile gisa.

Joan den igandean, urtarrilak 28, 11:15ak aldera, Udaltzaingoko agenteek Arriatera Etorbidean zegoen Barakaldoko bizilagun bat ustekabean harrapatu zuten hegaztien legez kontrako ehizarako legez kanpoko aparailuak zeuzkala. Aipatutako artikuluen artean alanbrezko hainbat zepo, sare zatiak, kola freskoz (lika) bustitako plastikoak, hegaztiak erakartzeko alpistea eta loreak, eta txorientzako kaiola bi nabarmentzen ziren. Kaioletako baten barruan eraztun eta dokumentazio gabeko kardamiru bat aurkitu zuten; eta poltsa baten, eraztunik gabeko beste txori bat, lumaje berdekoa, hilda. Bi espezie basatiak ez daude espezie zinegetikoen katalogoan eta bere ehiza debekatua dago.    

Halaber, ikertuak ez du ehiza, lehiaketa edo “larreratze”ko baimenik: Hegaztiak kanpora atera, bere espezie berdineko aleak dauden toki batera, lehiaketarako hegaztien araldia eta txioa sustatzeko.

Udaltzainek materiala eta baita hegaztiak ere hartu eginzituzten. Bizirik zegoen animalia Bizkaiko Foru Aldundiko “Base Gorria”ko langileei eman zitzaien fauna basatia Birgaitzeko Zentrora eramateko eta poliziaren atestatu bat bideratu da, zeina Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Natural Sailean entregatu den, Ingurugiroko Fiskaltzari emateko flora, fauna eta etxeko animalien aurkako ustezko delitu bat egiteagatik.