Sopelako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du zenbait auzotar arma batekin mehatxatzeagatik

 

Sopelako Udaltzaingoko agenteek, udalerriko bizilaguna den 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean zenbait auzotar, arma baten erreplikarekin mehatxatzeagatik.

Gertaera goizeko 09:48ak aldera izan da. Udaltzaingoak dei bat jaso du azaltzen, Jauregizar plazako taberna batean aurkitzen zen gazte bat, beste gizonezko eta emakumezko bat mehatxatzen ari zela pistola batekin, esaldi ulergaitzak oihukatuz. 

Udaltzaingoko agenteak berehala bertaratu eta Enrike Urrutikoetxea kalean aurkitu dute gaztea. Arma ateratzen ari zela ikustean, zenbait agentek gainera salto egin eta gaztea menderatzea eta immobilizatzea lortu dute. Arropa artean bi pistola zeramatzan, bata olgetakoa eta bestea aire konprimatuzkoa.

Agenteek gaztea atxilotu egin dute eta ikertua izango da mehatxu larrien delituagatik. Udaltzaingoak Ertzaintzaren esku utzi du, atestatua tramitatu eta  guardiako epaitegira bideratzeko. Atxilotuak aurrekari-polizial ugari ditu