Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Informazio kanpaina, piroteknia-materiala erabitzearen ondoriozko istripuen prebentziorako

Informazio kanpaina, piroteknia-materiala erabitzearen ondoriozko istripuen prebentziorako

 

Gabon jaien atarian gaudenez, piroteknia-materiala saltzeko Legeak ezartzen dituen betekizun nagusiak gogorarazi nahi dizkizu Sopelako Udaltzaingoak.

1.-  Piroteknia-materiala  saltzeko  baimena  izan behar da. Lizentzia hori lortzeko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzara joan behar da, Moyua Plazako 5. Zki.an kokatua, Bilbon.

2.- Ezin dira saldu banakako artikuluak. Adituak ez diren erabiltzaileei saltzeko gutxienezko unitatea kaxa osoa izango da.

3.- Piroteknia-artifizioak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira, erabiltzaileen gutxieneko adinaren arabera.

  • Kategoria: Debekatuta saltzea 12 urtetik beherakoei
  • Kategoria: Debekatuta saltzea 16 urtetik beherakoei
  • Kategoria: Debekatuta saltzea 18 urtetik beherakoei
  • Kategoria: Profesionalei bakarrik saldu ahal izango zaizkie.

4.- Artikuluak, ontziak eta enbalajeak jaso beharreko datuak honakoak dira:

  • Fabrikatzailearen izena.
  • Fabrikatzailearen helbidea.
  • Fabrikatzailea ez bada Europar Batasunekoa, fabrikatzailearen izena eta inportatzailearen izena eta helbidea agertu beharko da.
  • Artikuluaren izena eta mota
  • Gutxieneko adina
  • Dagokion kategoria (1-2-3-4)
  • Erabilpenerako argibideak
  • Ekoizpen urtea, 3. eta 4. Kategorietako piroteknia-artifizioen kasuetan. Hala badagokio, segurtasuneko gutxieneko tartea.
  • Etiketan materia arautuaren kantitatea adieraziko da.

5.- Bengalak, bonbetak, bonbeta txikiak eta barruan jostailuak eta serpentinak dituzten suziriak ere piroteknia-materiala dira, eta beraz, aurreko ohar guztiak kontutan izan beharko dira.

6.- Araudia ez betetzeak 300 €tik 90.000 € arteko isuna ekar lezake, gertakarien larritasunaren arabera, eta horrez gainera materiala erretiratzea.

7.- Zalantzarik izanez gero, deitu Udaltzaingora (944065511).

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, uztailaren 12tik 16ra ospatutako Sopelako El Karmen jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. San Pedro jaietan bezala bestelako segurtasun (Ertzaintza eta Metro) eta emergentzia (DYA eta suhiltzaileak) zerbitzuekin izandako koordinazioa eraginkorra izan da eta ez da sexu deliturik zenbatu. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoak, ekainaren 27tik 30era ospatutako Sopelako San Pedro jaietan zehar egindako jardueren balantzea egin du. Martxan jarritako prebentzio jarduera eta salatutako arau-hausteen artean hurrengo hauek azpimarratu behar dira: Hiritarren Segurtasuna babesten duen Lege Organikoaren arauak urratzeagatik, 3 pertsona salatu dira: bi sustantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta beste...
article thumbnailSopelako jaien gertutasuna aprobetxatuz Udaltzaingoak gogorarazi nahi du Ertzaintzak herritarrak modu zuzenean eta berehala beraiekin harremanetan jartzeko mugikorretarako aplikazioa duela.   “APP Ertzaintza” aplikazioa irekia eta doakoa da eta Android, iOS, Windows Phone eta BlackBerry plataformetako deskarga-sistemetan eskura daiteke. APPak Ertzaintzaren 24 ertzain-etxeen informazioa eta...
article thumbnailGaur, apirilak 25, Sopelako Udaltzainek Bilboko Auzitegi batek 2 urtetarako gidabaimena kenduta zuen 28 urteko Sopelako bizilagun bat harrapatu dute, berriro ere. 9:45etan polizia patruila batek bizilagun hau ikusi dute Mendieta kalean zehar gidatzen. Agenteek momentuan bertan ezagutu dute gizona, apirilaren 16an gidaria prebentziozko alkohol-kontrol batean gidabaimenik gabe gidatzen harrapatu...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia