Sopelako Udaltzaingoak 2017ko jardunen balantze positiboa egin du

Sopelako Udaltzaingoak 2017an zehar trafiko, segurtasun eta herritarren arretarekin lotuta egindako lanen urteko txostena ezagutzera eman du. Alberto Lopez, Udaltzainburuak “positiboki” baloratu ditu jasotako datuak eta “Sopelako herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak bermatzen segitzeko, urratsak ematen” jarraitu behar dela baieztatu du.   

Bere aldetik, Gontzal Hermosilla, Sopelako Alkateak aukera aprobetxatu nahi izan du udaltzainen lan nekaezina eskertzeko, herritarren segurtasuna bermatzeko duten ardura dela eta. Hermosillak “herritarren segurtasuna bermatu eta udalerriko trafikoa antolatu zein erregulatzeko dituzten zereginetan, Udaltzainen ahalegina eta profesionaltasuna” goraipatu ditu. 

Iaz, 2016ko trafiko istripuei dagokionez, 9 pertsonek zauri arinak izan zituzten eta hildakorik gabeko 91 istriputan arreta eta estaldura eskaini zuen Udaltzaingoak. Mantendu edo murrizteko xedez finkatutako kopuru txikiak dira, Autonomia Erkidegoko Planak 2020 urtera arte ezarritakoa betetzeko: hildakoen kopurua erdira murriztu eta zauritu larrien kopurua txikiagotzea.

Sopelako Bide Segurtasuna hobetzen jarraitzeko hiru ardatz estrategiko 

Udal sopeloztarrak urte hasieran udalerriko Bide Segurtasuna handitzeko 3 ardatz nagusi finkatu zituen:

1. Zaintza eta Kontrola Euskal Autonomia Erkidegoko BSPE 2015-2020aren esparruan:
 
Udaltzaingoak modu aktiboan hartzen du parte eta zenbait kontrol Ertzaintzarekin batera egiten dira, bi polizia kidegoen artean sinatutako Protokoloan zehaztutako elkarlanaren esparruan.
 
Hauek dira orain arte Sopelako Udaltzaingoak Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoko helburuak erdiesteko aipatutako Zaintza eta Kontrol kanpainekin lotuta, 2017. urtean egindako prebentziozko kontrolen emaitzak: 
 
•Guztira kontrola egin zaien ibilgailuak = 688
•Alkoholemia probetara meneratutako gidariak = 263 (62 positibo, % 23,57) 
•Droga kontroletara meneratutako gidariak = 66 (46 positibo, % 69,69) 
•IAT (ibilgailuen azterketa teknikoa) eguneratu gabe = 53 (kontrolatutako ibilgailu guztien % 7,7a) 
•Aseguru gabe =  13 (% 1,8)
•Administrazio Baimen eguneratu gabe (gida baimena) =  20 (% 2,9)
•HSBLO* arau hausteak (Drogak, armak… edukitzea) = 17
•Bide Segurtasunaren kontrako Delituak = 17 
 
Udaltzainei proposatutako urteko adierazlea, alegia, udalerriko gidarien % 5a alkohol eta droga probetara meneratzea, bete da, baina Udaltzaingoak Gabonetan alkohol eta droga kontsumoaren kontrolak eta zaintza areagotu ditu.
 
2. Hitzaldi-tailerrak eta eskolen inguruko guneen babesa:
 
Udaltzaingoak Nagusien Etxean hitzaldi-tailerrak ere egin ditu bereziki nagusien harrapatzeak prebenitzeko. Nagusi hauek mugikortasun arazoak aurkezten zaizkien tokietan  Bide Segurtasuna hobetzeko ekarpenak egin dituzte. Halaber, Udaltzainak egunero joaten dira Zipiriñe Eskola eta Ander Deuna Ikastolako ikasleen sarrera/irteera erregulatzera.
 
3. Bide azpiegiturak hobetzea:
 
Lan batzuk martxan dira eta beste batzuk 2018ko aurrekontuetan egikaritzea aurreikusten dira. Udalerriko bideak hobetzeko ezarriko diren neurrien artean honakoak nabarmentzen dira: orohar irisgarritasun/mugikortasunarekin lotutako hobetzeak herriko zenbait gunetan, ikastetxeetarako sarbideen hobetzea, gune seguruagoak bihurtu daitezen eta bestelako hobetzeak (Olabide asfaltatzea…)