Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra jarri diote Sopelako edukiontziak erre zituen piromanoari

Bilboko Zigor-arloko 2. zenbakiko epaitegiak, bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio, 2016ko azken hiruhilekoan eta 2017.urtearen hasieran Sopelako zenbait edukiontzi erre eta inguruko autoetan kalteak eragin zituen 49 urteko gizonari.

Gizona, pasa den urtarrilaren 10ean atxilotua, kalte delitu jarraituak egiteagatik salatua izan zen eta bi urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorrera kondenatu dute anomalia edo nahasmendu psikikoen aringarriarekin.

Halaber, prozesuko kostak ordaindu beharko ditu eta Sopelako Udalari, Uribe Kostako Mankomunitateari, Garbikerri, Ecovidriori eta Axari erretako ondare publikoetan eta ibilgailu partikular batean sortutako kalteengatik ere kalte-ordaina eman beharko die.