Zirkulazio aldaketak igandean ospatuko den Txirrindularitza Eskolen Batzarra dela eta

Datorren igandean, irailaren 17an, 10:30etatik 12:30etara bitartean, Sopelan Txirrindularitza Eskolen arteko batzarra ospatuko da. Txirrindulari lasterketa dela eta Kurtzio aldean zirkulazio aldaketak egongo dira. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren:

Osteguna 14tik Larunbata 16ra: 

Aparkaleku aldaketak: baterian aparkatu beharrean lerroan aparkatu beharko da Haizeder kalean.

Igandea 17:

Udaltzaingoko agenteek zuzendutako trafikoa Sipiri - Artadi eta Sipiri – Mendieta kaleetako elkarguneetan.