Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zirkulazio aldaketak igandean ospatuko den Txirrindularitza Eskolen Batzarra dela eta

Zirkulazio aldaketak igandean ospatuko den Txirrindularitza Eskolen Batzarra dela eta

Datorren igandean, irailaren 17an, 10:30etatik 12:30etara bitartean, Sopelan Txirrindularitza Eskolen arteko batzarra ospatuko da. Txirrindulari lasterketa dela eta Kurtzio aldean zirkulazio aldaketak egongo dira. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren:

Osteguna 14tik Larunbata 16ra: 

Aparkaleku aldaketak: baterian aparkatu beharrean lerroan aparkatu beharko da Haizeder kalean.

Igandea 17:

Udaltzaingoko agenteek zuzendutako trafikoa Sipiri - Artadi eta Sipiri – Mendieta kaleetako elkarguneetan.  

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnailEkainaren 16an, Sopelako Udaltzaingoko agenteek Erandioko 25 urteko gizon bat epaiketa azkarra egiteko deitu zuten gidabaimenik gabe gidatzen harrapatu ostean. Gertaera, Sabino Arana kalean izan zen, arratsaldeko 17:00ak aldera, agenteek alkohol eta droga prebentzio kontrol bat egiten zuten bitartean. Agenteek auto bat gelditu zuten eta gidariak gidabaimena ez zuela inoiz lortu ikusi zuten....
article thumbnailUda-garaian, eta batez ere delitu horien biktimen, adineko pertsonen, ezaugarriekin eta eguneroko jardunarekin lotuta, Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen egiten dute gora “besarkada solidarioaren” metodoaren bidez egiten diren lapurreta-kasuek. Biktimei kalean norbait inguratzen zaie, gehienetan emakume gazteak, biktimarekin kontaktu fisikoa izateko asmoz. Horretarako, eta informazioren bat eskatu...
article thumbnail  Sopelako Udaltzainek atzo astelehenean, maiatzak 21, 15:00ak aldera hiru gizonezko atxilotu zituzten, ustez ibilgailuen barrualdean indarrezko lapurreten egile gisa. Lapurrak Sopelan harratu dituzte, baina momentuz, ez dago argi non egin diren lapurretak konkretuki. Udaltzaingoaren egoitzan jasotako dei batek ohartarazi zuen Arriaterako aparkalekuan aparkatuta zegoen auto baten barruan bi...
article thumbnailSopelako Udalak Udaltzaingoaren 3 plaza berri deitu ditu. Lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez beteko dira eta gero prestakuntza ikastaro bat eta praktikaldia bete beharko dira. Bihar, 00:00etan hasiko da eskariak aurkezteko epea, gaur, martitzena, argitaratu baita Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia. Eskariak aurkezteko prozesua ekainaren 12an bukatuko da, 23:59an....
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia