Trafiko eraginak Sopelako VI. Duatloi Txikia dela eta

Sopelako VI. Duatloi Txikiaren VI. edizioaren ospakizunaren ondorioz, irailaren 16an, 10:00etatik aurrera, zenbait kaletako trafikoa moztuko da. Udaltzaingoak honako ekintzak aurreikusi ditu proba aurretik eta ondoren:

Osteguna  14, ostirala 15 ea larunbata 16: Sabino Arana kalearen hustuketa hesi eta balizamendu zinta bidez, Denver eta Sertutxa artean.

Larunbata 16 (10:00-12:45)

• Trafiko mozketak: 

-Sipiri kalea – Artaza Urduliz kalea. Itxita: inor ezin da jaitsi Sabino Arana kalerantz

-Mendieta kalea – Mendieta zeharbide. Itxita: inor ezin da jaitsi Sabino Arana kalerantz

-Antzar Potzu kalea – Larrondogane kalea. Itxita: inor ezin da jaitsi Sabino Arana kalerantz

-Garbigune biribilgunea (BI-634). Sopelarantz itxita, 1. eta 2. lasterketan txirrindulariei igarotzen utziz. 

 

• Trafiko aldaketak:

-Garbigune biribilgunea (BI-634). Getxo-Bilborako norabidea Olabide kaletik desbideratuko da.

-Sabino Arana kalea, Urdulizerantz, Akilino Arriola kaleko 1 zenbakirantz desbideratuko da.

-Akilino Arriola kalea, Urdulizerantz, Loroño kaleko 1 zenbakirantz desbideratuko da.

 

• Udaltzaingoaren trafiko erregulazioa, kontingentzia bereziak salbu:

-Iberre

-Loroño-Sipiri

-Udaletxeko zonaldea

 

• Aparkatze debekua helmuga zonaldean: Sabino Arana kalean, bi aldeetan, Udaletxe inguruan eta Laboral Kutxako bihurgunean Akilino Arriola kaleko oinezkoen pasabidera arte.