Sopelako Udaltzaingoa alkohol-tasa laukoizten zuen gizonezko bat ari da ikertzen

 

Sopelako 34 urteko bizilagun bat epaiketa azkar bat egiteko deitua izan da, istripu bat izan eta baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik.

Gertaera Errekagane kalean izan zen, abuztuaren 24an. Gidariak, istripu bat izan ostean Udaltzaingoaren patruila bat eskatu zuen. Bertaratzean, agenteek, kotxeak kate baten kontra tupust egin zuela eta gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zeinu nabarmenak zituela ikusi zuten. Alkoholemia probak eginda, baimendutako alkohol-tasa (0,25 mg/l) ia laukoizten zuen. Hortaz gidaria Hortaz gidaria ikertu gisa egotzia izan zen.

Halaber, abuztuaren 23an, Udaltzaingoak Urkobide kaleko alkoholemia kontrola batean, alkohola eta droga efektupean gidatzen zuen Gorlizko 41 urteko bizilagun bat harrapatu zuen.