Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udaltzaingoa alkohol-tasa laukoizten zuen gizonezko bat ari da ikertzen

Sopelako Udaltzaingoa alkohol-tasa laukoizten zuen gizonezko bat ari da ikertzen

 

Sopelako 34 urteko bizilagun bat epaiketa azkar bat egiteko deitua izan da, istripu bat izan eta baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik.

Gertaera Errekagane kalean izan zen, abuztuaren 24an. Gidariak, istripu bat izan ostean Udaltzaingoaren patruila bat eskatu zuen. Bertaratzean, agenteek, kotxeak kate baten kontra tupust egin zuela eta gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zeinu nabarmenak zituela ikusi zuten. Alkoholemia probak eginda, baimendutako alkohol-tasa (0,25 mg/l) ia laukoizten zuen. Hortaz gidaria Hortaz gidaria ikertu gisa egotzia izan zen.

Halaber, abuztuaren 23an, Udaltzaingoak Urkobide kaleko alkoholemia kontrola batean, alkohola eta droga efektupean gidatzen zuen Gorlizko 41 urteko bizilagun bat harrapatu zuen.

 

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail  2017ko maiatzean udaltzainek eta udal langileek jasotako bihotz-biriketako bizkortze eta desfibriladoreen erabilerari buruzko prestakuntza-ikastaroaren osagarri gisa, atzo, apirilak 19, Udaltzaingoaren agenteek lehenengo sorospenen inguruko eguneratze ikastaroa burutu zuten. Jardunaldi teoriko-praktikoa, DYAko langileek zuzendu zuten eta Kurtzio kultur etxean egin zen. Parte hartzaileek...
article thumbnail  Sopelako Udaltzaingoko agenteak, gizonezko bat ari dira ikertzen gidabaimeneko punturik gabe gidatzeagatik eta drogetan positibo emateagatik eta beste gizonezko bat atxilotu dute metroan eta patruila kotxean kalteak eragiteagatik. Apirilaren 6an Sopelako Udaltzaingoak, 38 urteko gizonezko bat harrapatu zuen, bigarrenez, gidabaimeneko punturik gabe gidatzen. Gidariak 3 urte zeramatzan...
article thumbnailSopelako Udaltzaingoako agenteak Mungiako 32 urteko gizonezko bat ari dira ikertzen gidabaimeneko punturik gabe gidatzeagatik.    Gertaera apirilaren 2an izan zen, arratsaldeko 20:15ak aldera, agenteak trafikoarekin lotutako prebentzio kontrol bat martxan zuten bitartean. Agenteek autoa geratzeko agindua eman arren, gidariak ihes egin zuen.    Gutxira, Sopelako Udaltzaingoak gidaria harrapatu eta...
Nola zirkulatu biribilgunetan
2018eko martxoaren 23a
article thumbnail  Infografia honen bidez, biribilgunetan, modu egokian nola zirkulatu azaltzen dugu.
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia