Sopelako Udaltzaingoa emakume bat ikertzen ari da gidabaimenik gabe gidatzeagatik

 

53 urteko sopeloztar bat epaiketa azkar baterako deitua izan da gidabaimenik gabe gidatzeagatik. Gidabaimena Bilboko epaitegi batek bi urtez erretiratu zion.

Gertakariak abuztuaren 6an izan ziren 12:45ak aldera. Udaltzaingoak Gatzarriñe kaleko oin-bidean gaizki aparkatuta zegoen kotxe baten berri ematen zuen abisua jaso zuen. Patruila bat bertaratu zen eta gidariak, kotxea bidegurutzetik kendu eta ondo aparkatu ondoren, agenteek emakumeak gidatzeko baimena 2 urtez erretiratua zuela konprobatu ahal izan zuten. Izan ere, emakumeak bide-segurtasunaren kontrako beste bi delitu ditu aurretiaz.

Halaber, asteburu honetan zehar, Udaltzaingoak alkoholdun edariak hartuta gidatzen ari ziren beste 3 pertsona harrapatu ditu Sopelako zonalde desberdinetan. Kasu guztietan, zigorra jartzeko proposatuak izan dira.