Sopelako Udaltzaingoak gizonezko bat ikertzen du Barinatxe hondartzan exhibizionismoa egiteagatik

 

Sopelako Udaltzaingoak ikertu gisa epailearen esku utzi du Bilbon bizi den 32 urteko gizonezko ingeles bat, uztailaren 16 eta 17an Barinatxe (Salvaje izenaz ere ezaguna) hondartzan adingabeen aurrean exhibizionismo ekintzak egiteagatik.

16an, arratsaldeko lehen orduan, ikertua adingabeen talde baten ondoan etzan zen harean. Ahoz behera, biluzik, toallaren gainean eta taldeari bizkarra emanez, ondoren adingabeei jasotako adierazpenen arabera “hankak gehiegi irekitzen zituen adingabeen taldeak bere genitalak ikus zitzan”. Hasierako jokabide honen ondoren, eguzkitarako krema ematen hasi zen bere genitaletan era jarraian, zeinek adingabeen arabera berarentzat bizkorgarria zela zirudien.

Adingabeek hondartzatik alde egitea erabaki zuten baina beraien gauzak biltzen zeudela, gizonak buelta eman zuen boluntarioki ahoz gora jarriz zakila tente zuelarik eta eguzkitako krema ematen jarraitzen zuelarik.

17an, astelehena, eguerdian, talde bereko neskak dutxak erabiltzen ari zirela, gizonezko bera hurbildu zitzaien eta bere ondoan dutxatzen ari zela bainujantzia kendu zuen, dutxatzen zen bitartean biluzik egonez. Azkenik, adingabeak aurreko eguneko beste leku batean jarri ziren, baina, gizona, berriro ere, euren alboan etzan zen eta ekintza berdinei ekin zien. Halaber, selfiak egiten hasi zen, zeinetan, neskak agertzen ziren. Euretariko bat gizonarengana hurbildu zen eta bere jokabidea aldatzeko eskatu zion. Jarraian, sorospen postura gerturatu eta Sopelako Udaltzaingoaren jarduna eskatu zuen.

Polizia patruila batek gizona identifikatu zuen. Zenbait gurasok jarritako denuntzien ondoren atestatua burutu da eta identifikatua epailearen esku utzi dute, ikertu gisa, adingabeen aurrean ustezko exhibizionismo delitua egotzita. Delitu mota hauek direla eta, Lege Organikoak 6 hilabete eta urtebeteko espetxe zigorrak edo 12-24 hilabete bitarteko isunak ezartzen ditu.